Lehenik eta behin baliabide didaktikoen konparaketa bat egingo nuke paradigma tradizionala eta XXI. mendekoa kontuan hartuz. Tradizionalean irakaslea da ikasleari ezagutzak helarazten dizkiona, XXI. mendean aldiz ezagutzak irakasle eta ikasleen arteko elkarlan bidez eraikitzen dira. Ondorioz batean ikaslea jasotzailea soilik izango litzateke eta bestean eraikitzaile aktiboa.
Tradizionalean ikaskuntza bakarkakoa da, ondorioz testuinguru indibidualista eta lehiakor batean ematen da. XXI. mendean aldiz ikaskuntza elkarrizketa bidez ematen da, ondorioz elkarlanean eginiko ikaskuntza bultzatzen da.
Tradizionalean ikasle eta irakasle arteko harremana profesionala soilik da, XXI.mendekoa aldiz pertsonala, irakastea zein ikastea elkarbanatutako erantzukizuna delarik.
Lehen Hezkuntzako irakasle batek oinarrizko teknologia ezagutzak menperatu behar ditu, esaterako ikasgela orduak prestatzeko beharrezkoak direnak eta klase magistralak emateko beharrezko multimedia errekurtsoak.
Erdi mailako teknologiei dagokionez, objektu hezitzaileen erabilera menperatu behar du ikasleen ekoizpenen lagungarri gisa eta sekuentzia didaktikoekin lan egiten jakin behar du elkarlanaren lagungarri gisa.
Maila aurreratuan irakasleek sare lokalean zein globalean elkarlanean aritzeko beharrezko tresna digitalak menperatu beharko dituzte, baita e-learning delakoaren ingurukoak ere.
Irakasleen gaitasun mapa ondoko ardatz hauetan banatzen da: lanbide arloko garapena eta kudeaketa; didaktika, pedagogia eta curriculuma; eta herritartasun digitala. Gaitasun mapa hau irakasle profil jakin bat lortzera bideratuta dago: irakasle autonomoa, IKTen erabileran trebatua eta herritarra den aldetik konpromisoa ageri duena.
Lanbide arloko garapena eta kudeaketa ardatzaren arabera, beharrezkoa da irakasleek ondoko baliabideak menperatzea:
- IKTen erabilgarritasuna ulertzea ikasleen datua: eskola-kudeaketako sistemak, kalkulu-orriak, datu baseen administratzaileak.
- Administrazio eta irakaskuntza kudeaketarako teknologiak menperatzea: testu prozesaketa, blogak, multimedia aurkezleak, grafiko artistikoak egiteko tresnak.
- IKTen erabilgarritasunaz jabetzea beraien lanbide-hazkuntzaren funtsezko alderdi gisa: LMSak, CMSak, buletin elektronikoak, posta zerrendak, webgune espezializatuak, hezkuntza atariak.
- Tutorialak eta teknologiari buruzko webguneak eta kontsulta foroak.
- Testu prozesatzailea eta wikiak.
- Kalkulu orriak
- Multimedia aurkezleak eta sortzaileak
- Interneteko zerbitzu ezberdinak: txata, mezularitza, twitterra.
- Oinarrizko hardware baliabideak erabiltzea eta berriak erabiltzen ikasteko prestutasuna: eskanerrak, PCak, arbel digitala.
Didaktika, pedagogia eta curriculuma ardatzaren arabera, beharrezkoa da irakasleek ondoko baliabideak menperatzea:
- IKT baliabideak erabiliz ikasleek beren erritmoan lan egin dezaten bultzatu: 2.0. webekoak
- Ikasleen autonomia bultzatzea: aurkezpen sortzaileak
- Irakasleak bera diziplinarako espezifikoak diren IKT baliabideen bidezko ikaskuntza sustatzea ikasleen artean
- Ikasleengan XXI. menderako trebetasunak sustatzeko ikaskuntza esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea: Wikia, ikasgelako bloga, lankidetzazko webguneak.
- Mundu errealeko gauzak arakatu eta arazoei irtenbidea ematen laguntzen duten IKTak: bideoak, soinu eta lehen mailako iturriak erabiltzen dituzten IKT baliabideak, kontzeptuzko mapen kudeatzaileak, kausa mapak, ideia-sareak.
- Abstraktua konkretu bihurtzea ahalbidetzen duten IKT baliabideak: mapa-kudeatzaileak, GIS sistemak
- Simulazio edo matematika ereduak sortzeko tresnak
- Ebaluazio matrizeak sortzeko tresnak eta proiektuak ebaluatzeko tresnak
- Lankidetza proiektu telematikoak: etwinning.es, ePals
- Pentsamendu sortzailea sortu: Robotika-kitak, aurkezle multimedialak, bideo-edizioa, animazioak, ikasleentzako programazio-lengoiak.
- Informazioa bilatu eta aztertzeko estrategiak: Webquesta, web bilatzaileak.
Herritartasun digitala ardatzaren arabera, beharrezkoa da irakasleek ondoko baliabideak menperatzea:
- Erabilera politikak eta arauak ezagutzea, datuak babesteari eta gizabanakoaren nortasunari dagokionez, baita software lizentziamenduari dagokionez ere: webgune espezializatuak, GPL lizentziak, CreativeCommons, Lizentzia akordio idatziak.
- Ikasleei jakitera eman beren informazioa webean partekatzeak dituen arriskuak: Phising-a, ciberbullying-a, pedofilia, nortasun-lapurreta.
- Sarbideko gako pertsonalak erabiltzean pribatutasunari eustea.
Hona hemen eskola 2.0 azaltzen duen bideoa:
No hay comentarios:
Publicar un comentario