Hona hemen Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak Lehen Hezkuntzan ikasgairako sortu dugun blog-a. Ea gustuko duzuen!!!

lunes, 16 de enero de 2012

ESKOLA 2.0 ETIKETA BAT BAINO GEHIAGO?

Gaur egun, teknologi berriei buruz hitzegitea gauza arrunta da.Hezkuntza arloari dagokionez,orokorrean ,oso laguntza gutxi jasotzen du ikerketak eta berritzeko proiektuak aurrera eramateko.
Hori dela eta , hezkuntzaren arlotik kanpo sortutako teknologi berriak eskoletan sartu dira. Horien adibidetako bat, “Web 2.0” ,izan da. Hezkuntzan, “Eskola 2.0”.

Zer inplikatzen du 2.0 terminoa?
John Batellek eta Tim O´Reillyren iritziz, Web 2.0 plataforma bat da, non aplikazio informatikoak web gunean garatzen dira, ez ordenagailutan soilik.
Haren berezitasunen artean:
-Erabiltzaileen komunikazioa ahalbideratzen du.
-Edukiak partekatzeko aukera eskaintzen du.
-Diseinua erabiltzailearen esku dago.

Web 2.0 ko adibide batzuk:
Web aplikazioak, sare sozialak, bideoak gordetzeko serbitzuak, wikiak, blogak…
Erabiltzaileen artean interakzioak egiteko aukera emateaz gain, web gunetan aldaketak egin ditzakete.
Edozein gaiakin gertatzen den bezala, Web 2.0k, iritzi aldekoak eta kontrakoak ditu. Lehenengoek, eskolako edukiak eta formak berriz egiteko, pentsatzeko aukera ikusten dute, baita irakasle eta ikaskeen papera tradizionala ere.

Orokorrean, Eskola 2.0k behar duena hezkuntza politika onak, hezitzaile eta familiak, gertatzen ari diren aldaketak ohartzea eta ulertzeko gai izatea.

domingo, 15 de enero de 2012

ESKOLA 2.0. EKIMENA

Web orri honetan eskola 2.0. programaren auzkerpena egiten digu, bertan proiektuaren helburu nagusiak zeintzuk diren adierazten digularik. Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko beharrezko ekipamendua zein den, zein ikastresna behar ditugun, prestakuntza non jaso daiteken eta zenbat diruren beharra aurreikusten den aipatzen digu.

Prestakuntzari dagokionez oinarrizko mailari, erdiko mailari eta maila aurreratuari dagozkion prestakuntza mapak eskaintzen dizkigu.

Lankidetza proiektua zer den eta hau nola sustatu azaltzen digu. Ondoren honetarako teknika ezberdinak aurkezten dizkigu.

Eskola eta gune ezberdinen blogak ere eskura ditugu web orri honen planetaki blog-ak atalean.

Baliabideen barruan erabil ditzakegun eta zenbait lan egiteko erabili ditugun tresna aurkezten dizkigu, esaterako jclid”

ESKOLA 2.O.: EZARPENAREN DATUAK

2.0 eskolak informaziorako eta komunikaziorako teknologiak barneratzen ditu hezkuntzan.

Proiektu honen lehenengo urteko (2009-2010) datuek argi eta garbi erakusten dute eskola 2.0 proietuak izan zuen oihartzuna.

Ordenagailu ugari sartu ziren eskoletan eta beste zenbait unitate didaktiko. Irakasleen formakuntzari ere garrantzia eman zitzaion eta formatutako irakasleen kopuruak gora egin zuen.

Ikasle zein irakasle bakoitzak ordenagailu portatil bat du eta ordura arteko gela arruntak gela digital bihurtzen dira. Interneterako konektibitatea ziurtatzen du, baita errekurtso hauek gelan integratzea errazteko irakasleek beharrezko formakuntza teknologikoa, metodologikoa eta soziala jaso dezaten ere.

Euskadiko marko estrategikoa eskolako informazioaren gizarte baten aurrean

Teknologia bere aurrerapen ikaragarriarekin eta era berean, informazioa eta komunikazioa lantzeko eta ulertzeko era desberdin batekin, iraultza digitala sortu da. Euskal Autonomia Erkidegoa ere 90. hamarkadatik aurrera garai berrietara eraldatzen doala ikus daiteke.
Baina informazioaren gizartea sustatzen duen abiapuntua Europan dugu. 1994. urtean “Europa Informazioaren gizarterantz” plan martxan jarri zen. Bi urte itxaron behar izan ziren, Europar Batasuna teknologiaren gizartearen berrikuntzak hezkuntzan garrantzia duela konturatzeko. Horrela, 1996. urtean “Europa Informazioaren Gizartearen abangoardian” plana sortu zen.
Hala ere, Europar Batasunean influentziarik inportanteena izan duen eta emankorrena izan den plana, eEurope ekimena dugu. Hona hemen “hezkuntza sistemarako etorkizuneko helburuak” informean agertzen diren xede komunak:
Þ    Europan ikaskuntza kalitatea hobetzea, irakasleen eta formatzaileen formakuntza hobetzen.
Þ    Ikaskuntzaren sarrera edozein adinetara erraztea eta luzatzea.
Þ    Gaitasunaren definizioa orokorra ezagutzaren gizartera eguneratzea.
Þ    Munduari, Europari, ingurukoari hezkuntza eta formakuntza irekitzea, hizkuntzen irakaskuntza sustatzen.
Þ    Baliabideak guztiak aprobetxatuz.
Elearning dugu eEurope ekimenari zentsua ematen dion programa. Honek hiru puntu hauek hitzartu zituen:
Þ    Azpiegiturak: hornikuntza materialak izatea
Þ    Herriaren ezagutza maila: maila guztietan formakuntza izatea.
Þ    Hezkuntza sistema eta formakuntza Ezagutzaren Gizartera egokitzea: zerbitzuen eta kalitatezko multimedia edukien garapena eta baita ezagutzak jasotzeko zentroen garapen eta interkonexioa ere.
Gaur egun, Komisioak (2005) marko estrategiko berria aurkeztu du, i2010 – Informazioaren gizarte europarra 2010. Ekimen honek koherentzia handiagoa du eta Europar Batasuneko aholku eta plan guztiak jasotzen ditu.

Espainiar Estatuaren kasuan, Informazioaren Gizartearen aurrean marko estrategiko bat sortzearen beharra agertu zen eta horretarako “Informazioaren Gizartearen garapenerako komisio berezia” sortu zen, honako ondorio hauek atera zirelarik: Hezkuntzaren alorrean eskolan Teknologia eta Informazioari buruz zegoen pentsamoldearen aldaketa bat eskatzen zen. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesura pasatu beharra zegoen, non aipatutako teknologia hauek irakaskuntza metodologiari atxikita joango zen, informatika gela izatetik gelan informatika izatera pasatuz. Honekin batera “Internet Eskolan” programa jartzen da abian.
Espainiar Gobernuak Ingenio 2010 marko berria jarri du martxan eta “Plan Avanza” izeneko ekimenak Informazioaren Gizartea eta Hezkuntzaren Ezagutza gehitzea jaso du  Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien bitartez.

Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, Premia plana dugu. Honek bi fase dituelarik:
Premia planak 1, ikastetxe publiko guztietan azpiegitura eta baliabide teknologiko minimo batzuk izatera zuen helburu, Informazioaren Gizartean onurak izango zirelakoan. 4 dira izandako neurriak, 2000tres ekimenak aurrerago hasi zituenak:
Þ    Sare lokal orokorraren instalazio eta mantentzea.
Þ    Informatika ekipamendu minimo batez hornitzea.
Þ    Banda zabalaren zuzkiduratik Hezkuntzaren Intranet batera.
Þ    Ekipamendu zaharrak ordezkatzea.
Informazioaren eta komunikazioaren Teknologiak gelan zabaltzea da premia plan IIaren ardatz nagusia. Hona hemen izandako neurriak:
Þ    Area lokalaren sarea
Þ    Zerbitzuak
Þ    Informatika ekipamendua
Þ    Garatu hobekuntza plana
Þ    Zentro barruko formakuntza proiektuak
Þ    Berritzeguneak

miércoles, 11 de enero de 2012

MAPA KONTZEPTUALA

Zer termino maneiatu ditugu orain arte?? Zerrenda bat egin.

Asko dira maneiatu ditugun terminoak, hona hemen batzuk:
IKT, sarea, multialfabetizazioa, alfabetizazio teknologikoa, informaziozko alfabetizazioa, ikusentzunezko alfabetizazioa, hezkuntzaren digitalizazioa, alfabetatze digitala, ikus-entzunezko hizkuntza, teknografia, teknofobia, teknofilia, natibo digitalak, immigrante digitalak, photopeach, sinkronoa, asinkronoa, lankidetza ikaskuntza, web 2.0, eskola 2.0, zerbitzuak, blogak, sare sozialak, wikiak, argazkiak edota bideoak partekatzea, RSS irakurleak, podcasting, mapei buruzko aplikazioak, TPACK, ezagutza diziplinarra, ezagutza pedagogikoa, ezagutza teknologikoa, lan kooperatiboa, lan konpetitiboa, konpetentzia digitala, irakaskuntza-ikaskuntza digitala, etiketak, ebook, arbel digitalak, software, hardware, hezteko objektu digitalak, edilim, jclic, cuadernia, foroak...