Hona hemen Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak Lehen Hezkuntzan ikasgairako sortu dugun blog-a. Ea gustuko duzuen!!!

domingo, 15 de enero de 2012

Euskadiko marko estrategikoa eskolako informazioaren gizarte baten aurrean

Teknologia bere aurrerapen ikaragarriarekin eta era berean, informazioa eta komunikazioa lantzeko eta ulertzeko era desberdin batekin, iraultza digitala sortu da. Euskal Autonomia Erkidegoa ere 90. hamarkadatik aurrera garai berrietara eraldatzen doala ikus daiteke.
Baina informazioaren gizartea sustatzen duen abiapuntua Europan dugu. 1994. urtean “Europa Informazioaren gizarterantz” plan martxan jarri zen. Bi urte itxaron behar izan ziren, Europar Batasuna teknologiaren gizartearen berrikuntzak hezkuntzan garrantzia duela konturatzeko. Horrela, 1996. urtean “Europa Informazioaren Gizartearen abangoardian” plana sortu zen.
Hala ere, Europar Batasunean influentziarik inportanteena izan duen eta emankorrena izan den plana, eEurope ekimena dugu. Hona hemen “hezkuntza sistemarako etorkizuneko helburuak” informean agertzen diren xede komunak:
Þ    Europan ikaskuntza kalitatea hobetzea, irakasleen eta formatzaileen formakuntza hobetzen.
Þ    Ikaskuntzaren sarrera edozein adinetara erraztea eta luzatzea.
Þ    Gaitasunaren definizioa orokorra ezagutzaren gizartera eguneratzea.
Þ    Munduari, Europari, ingurukoari hezkuntza eta formakuntza irekitzea, hizkuntzen irakaskuntza sustatzen.
Þ    Baliabideak guztiak aprobetxatuz.
Elearning dugu eEurope ekimenari zentsua ematen dion programa. Honek hiru puntu hauek hitzartu zituen:
Þ    Azpiegiturak: hornikuntza materialak izatea
Þ    Herriaren ezagutza maila: maila guztietan formakuntza izatea.
Þ    Hezkuntza sistema eta formakuntza Ezagutzaren Gizartera egokitzea: zerbitzuen eta kalitatezko multimedia edukien garapena eta baita ezagutzak jasotzeko zentroen garapen eta interkonexioa ere.
Gaur egun, Komisioak (2005) marko estrategiko berria aurkeztu du, i2010 – Informazioaren gizarte europarra 2010. Ekimen honek koherentzia handiagoa du eta Europar Batasuneko aholku eta plan guztiak jasotzen ditu.

Espainiar Estatuaren kasuan, Informazioaren Gizartearen aurrean marko estrategiko bat sortzearen beharra agertu zen eta horretarako “Informazioaren Gizartearen garapenerako komisio berezia” sortu zen, honako ondorio hauek atera zirelarik: Hezkuntzaren alorrean eskolan Teknologia eta Informazioari buruz zegoen pentsamoldearen aldaketa bat eskatzen zen. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesura pasatu beharra zegoen, non aipatutako teknologia hauek irakaskuntza metodologiari atxikita joango zen, informatika gela izatetik gelan informatika izatera pasatuz. Honekin batera “Internet Eskolan” programa jartzen da abian.
Espainiar Gobernuak Ingenio 2010 marko berria jarri du martxan eta “Plan Avanza” izeneko ekimenak Informazioaren Gizartea eta Hezkuntzaren Ezagutza gehitzea jaso du  Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien bitartez.

Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, Premia plana dugu. Honek bi fase dituelarik:
Premia planak 1, ikastetxe publiko guztietan azpiegitura eta baliabide teknologiko minimo batzuk izatera zuen helburu, Informazioaren Gizartean onurak izango zirelakoan. 4 dira izandako neurriak, 2000tres ekimenak aurrerago hasi zituenak:
Þ    Sare lokal orokorraren instalazio eta mantentzea.
Þ    Informatika ekipamendu minimo batez hornitzea.
Þ    Banda zabalaren zuzkiduratik Hezkuntzaren Intranet batera.
Þ    Ekipamendu zaharrak ordezkatzea.
Informazioaren eta komunikazioaren Teknologiak gelan zabaltzea da premia plan IIaren ardatz nagusia. Hona hemen izandako neurriak:
Þ    Area lokalaren sarea
Þ    Zerbitzuak
Þ    Informatika ekipamendua
Þ    Garatu hobekuntza plana
Þ    Zentro barruko formakuntza proiektuak
Þ    Berritzeguneak

No hay comentarios:

Publicar un comentario