Hona hemen Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak Lehen Hezkuntzan ikasgairako sortu dugun blog-a. Ea gustuko duzuen!!!

lunes, 16 de enero de 2012

ESKOLA 2.0 ETIKETA BAT BAINO GEHIAGO?

Gaur egun, teknologi berriei buruz hitzegitea gauza arrunta da.Hezkuntza arloari dagokionez,orokorrean ,oso laguntza gutxi jasotzen du ikerketak eta berritzeko proiektuak aurrera eramateko.
Hori dela eta , hezkuntzaren arlotik kanpo sortutako teknologi berriak eskoletan sartu dira. Horien adibidetako bat, “Web 2.0” ,izan da. Hezkuntzan, “Eskola 2.0”.

Zer inplikatzen du 2.0 terminoa?
John Batellek eta Tim O´Reillyren iritziz, Web 2.0 plataforma bat da, non aplikazio informatikoak web gunean garatzen dira, ez ordenagailutan soilik.
Haren berezitasunen artean:
-Erabiltzaileen komunikazioa ahalbideratzen du.
-Edukiak partekatzeko aukera eskaintzen du.
-Diseinua erabiltzailearen esku dago.

Web 2.0 ko adibide batzuk:
Web aplikazioak, sare sozialak, bideoak gordetzeko serbitzuak, wikiak, blogak…
Erabiltzaileen artean interakzioak egiteko aukera emateaz gain, web gunetan aldaketak egin ditzakete.
Edozein gaiakin gertatzen den bezala, Web 2.0k, iritzi aldekoak eta kontrakoak ditu. Lehenengoek, eskolako edukiak eta formak berriz egiteko, pentsatzeko aukera ikusten dute, baita irakasle eta ikaskeen papera tradizionala ere.

Orokorrean, Eskola 2.0k behar duena hezkuntza politika onak, hezitzaile eta familiak, gertatzen ari diren aldaketak ohartzea eta ulertzeko gai izatea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario