Hona hemen Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak Lehen Hezkuntzan ikasgairako sortu dugun blog-a. Ea gustuko duzuen!!!

domingo, 18 de diciembre de 2011

HAUR ESKOLAN ETA LEHEN HEZKUNTZAN EGITEKO ALFABETATZE ARIKETAK


Haur eskolan eta lehen hezkuntzan irakurtzen eta idazten irakasteko, haurrak honetan nola ikasten dutenaren jakintza izatea beharrezkoa da. Lehen hezkuntzako haurrei gehienetan beraiek irakurri aurretik, irakurtzen ari diren bitartean eta irakurri ondoren erabili ditzaketen, irakurketarako zein idazketarako gaitasunak eta estrategiak erakutsi ohi zaizkie.

Irakurketa aurreko ariketen helburua haurrak irakurri behar dutenaren inguruan informatzea eta honetarako prestatzea da. Ezagupen alfabetikoak eta entzumenezkoak garatu, agertuko den hiztegia azaldu etab. Honetarako teknologia ezberdinen laguntza erabili daiteke, esaterako: software hezitzailea, liburu digitalak, arbel digitala, testu prozesatzaileak…

Irakurtzen ari diren bitartean egiten dituzten ariketen helburua, irakurtzen duten bitartean ulertzen dutela baieztatzea da. Altuan irakurriaz, altuan pentsatuaz, irakurketa gidatu bat burutuaz, irakurketa bideratua eginez, testu baten inguruan eztabaidatuaz etab. Ariketa ezberdin hauek burutzeko ondoko teknologiak erabili ohi dira: Software hezitzailea, bideo narratiboak, liburu elektronikoak, wiki-ak, blog-ak…

Eta irakurri ondorengo ariketen helburua irakurritako testuaren inguruan egiten den interpretazioa eta ulermena diagnostikatzea da. Laburpenak eginez, irakurritakoa ikaskideekin elkarbanatuaz, eztabaidatuaz, ondorioak atereaz etab. lantzen da. Honetarako ondoko teknologiaz baliatzen dira: bideoak sortzeko softwareak, historiak sortzeko softwareak, bideoak elkarbanatzeko lekuak, marrazketako softwarea, podcast-a, testu prozesatzailea, irudiak editatzeko softwarea, blog-ak, wiki-ak…

Esan izan da ongi irakurtzen dutenak ongi idatzi ohi dutela. Idazketa prozesurako ere ariketak hiru multzotan banaturik ageri zaizkigu. Idazketa aurreko ariketak, idazten ari diren bitartean burutzeko ariketak eta idatzi ondorengo ariketak. 3 kategori hauen artean beste bi azpi kategori agertzen zaizkigu, batetik idazketa konbentzioak eta bestetik idazketa generoari loturiko ariketak.

Idazketa aurreko ariketen helburua ikasleak idazteko prestatzea eta idazten hasi aurretik hauen ezagutzak aktibatzea da. Honetarako ideia zaparrada, kontzeptuen mapa, aurreikuspena, idazketa librea, eskemak etab. bezalako ariketak burutuz. Hauek egin ahal izateko ondoko teknologia erabili ohi da: testu prozesatzaileak, mapa kontzeptualak garatzeko softwareak, arbel digitala, marrazketako softwarea, blog-ak, wiki-ak…

Idazten ari diren bitartean garatzeko ariketen helburua idazketa etengabe hobetzen doazen idazleak garatzea da. Zirriborroen,  berrikuspenen, edizioen, konferentzien eta kritika edota feedback-aren bidez landu daiteke. Lanketa hauetan ondoko teknologiak erabili ohi dira: testu prozesatzailea, SubEthaEdit, ipuin generatzaileak, marrazketa softwarea, bideoak sortzeko softwarea, multimedia softwarea, podcast-a, software hezitzailea…

Idazketa ondorengo ariketen helburua berriz ikasleei idatzi dutena partekatzeko, argitaratzeko eta ebaluatzeko aukera ematea da, partekatuz, argitaratuz, aurkeztuz eta interpretatuz. Ondoko teknologiak erabiliz burutu daitezke ariketa: testu prozesatzaileak, marrazketa softwarea, multimedia softwarea, podcast-a, blog-ak, narrazio digitala…

Konbentzio idazketen helburua berriz idazleak testu irakurterrazak garatu ditzan da, honetarako ortografia, gramatika, puntuazioa, esaldi eta parrafo idazketa eta hitzekin loturiko ariketak eginez. Ariketak aurrera eramateko aurrez aipatu ditugun teknologiak erabili daitezke.

Eta azkenik genero idazketaren helburua generoetatik idaztea litzateke, forma, edukia eta helburua ulertuz. Landu beharreko generoak: narratzailea, informatiboa, deskriptiboa, laburpena, poesia, sortzailea…


No hay comentarios:

Publicar un comentario