Hona hemen Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak Lehen Hezkuntzan ikasgairako sortu dugun blog-a. Ea gustuko duzuen!!!

domingo, 18 de diciembre de 2011

ZER DA HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA??

Hezteko Objektu digitala, Hezteko Material Digitala edo Objektu Didaktiko Digitala, erabiltzailearen ikasketa helburu duen hezteko eduki digitala da eta sinpleagoak diren objektuekin integratuz, Hezteko material multimedia da.
Hezteko Objektu Digitalaren katalogazioak:
Þ    IKT Maila: irakasleek IKTen ezagutza, erabilera eta curriculumean integratzearen inguruko maila desberdinak dituzte.
o       Hasierako maila: programa estandarrak, programa multimediak, arbel digitalak... erabiltzea eskola magistraletan ikus-entzunezko laguntza gisa.
o       Tarteko maila: Ikasgairako edukiak lantzeko programa itxi eta irekiak erabiltzea (jclic, testu-prozesadoreak, datu baseak...)
o       Maila aurreratua: elkarlaneko lana errazteko programa eta inguru teknologikoak erabiltzea proiektuen arabera, taldeka, ikasgelan edo ikastetxean eta baita internet bidez ikastetxe desberdinen artean ere.
Þ    Tipologia: ikasketa-objektua edo sekuentzia didaktikoa den zehazten du.
o       Ikasketa objektua: Maila baxuena da eta objektu honek ikas jarduera bat edo batzuk eta ebaluazio irizpideak jasotzen ditu. Hautazko moduan, mapa kontzeptualak edota aurrezagutzaren ebaluazio sistemak izan ditzake.
o       Sekuentzia didaktikoa: Ikasketa-objektuez osatutako multzoa dugu. Ikasketa objektuetan jasotzen diren ikasketa/ebaluazio-jarduerak hartzen ditu, baita mapa kontzeptualak ere. Nabigazio mapak edota ikasketa horiek dituen agertokiak ere egon daitezke.
Þ    Orientabide didaktikoak: Ikasketa objektuaren hezkuntza helburua, ikasleen multzokatzea eta hezteko objektu digitalaren formatu teknikoa adierazten ditu.
o       Ikasketa-objektuen sailkapena:
§         Esplorazio jarduera
§         Segimendu jarduera
§         Sintesi jarduera
§         Ebaluazio jarduera.
o       Multzokatzea:
§         Banakakoa
§         Binakakoa
§         Talde txikia
§         Ikasgelako taldea
o       Formatu teknikoa:
§         Exekutagarria
§         Konprimitua
§         Flash-a
§         PDFa
§         Html-a
§         Multimedia
§         Beste batzuk


No hay comentarios:

Publicar un comentario