Hona hemen Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak Lehen Hezkuntzan ikasgairako sortu dugun blog-a. Ea gustuko duzuen!!!

miércoles, 11 de enero de 2012

AZKEN ONDORIOA

Hezteko objektu digitala egitea oso interesgarria iruditu zaigu. Guk aukeratu genuen aplikazio informatikoa jclic izan zen eta nahiko erabil erraza dela esan daiteke. Hala ere, astia behar da hau guztia irensteko eta emandako epea oso motza izan da guk nahi genuen guztia egin ahal izateko.
Gure ikaskideen lanak gelan ikusteko aukera izan dugu eta nahiz eta jclic beste bi-hiru taldek aukeratu ariketa desberdinak ikusteko aukera izan dugu, musika notak ikasteko jarduerak, besteak beste.
Horrez gain, cuadernia edota edilim aplikazioa ere oso interesgarria iruditu zaizkigu, era desberdin batean sortutako ariketak ikusi baititugu.
Ez dago esan beharrik Scratch aukeratu zutenak ere lan ikaragarria egin dutela eta nahiz eta beraiek esan nahiko erraza dela, informatika pixka bat jakitea ez dagoela soberan esan genuke.
Argi dago bizi garen gizartean, teknologi hauek ikasi behar ditugula, ia-ia edozein arlotan aritzeko. Kontutan hartuz, gu hezkuntza munduan sartzeko, ezinbestekoa dela, IKT-ek ematen dituzten aukerak ezagutzea eta praktikan jartzea.
Arestian esan bezala, Hezteko objektu digitalek, oso aukera baliagarria eman digute, ikasleek edozein gaia ikasteko eta lantzeko, era motibagarri batean. Ikusi dugunez, ariketak desberdinak eta era desberdinetan prestatu ditzakegu, hainbat tresna erabiliz: j-clic, edilim, cuadernia, Scratch… Bakoitzak, bere zailtasunak ditu, prestatzeko orduan, baina denborarekin eta batez ere interesarekin, lorpen onak atera daitezke.


No hay comentarios:

Publicar un comentario