Irakasleek eta ikasleek teknologi berriak eta zaharrak erabili ditzake ikasteko. Estatu Batuetako hainbat ikastetxeekin hezkuntza proiektu bat sortu dute, “Proyecto de las Escuelas para el Pensamiento, hain zuzen ere. Proiektu honen helburu, curriculum-a, irakaskuntza, ebaluazioa, garapen profesionala eta komunitatearen parte hartzea berreraikitzea da. Horrela, ikasleei XXI. mendean bizi ahal izateko beharrezko gaitasun eta konfiantza eskuratzen lagunduko die.
Escuela para pensamiento-ko geletan, irakaskuntza ikaslean eta ezagutzan zentratuta dago. Ikaslean zentratuta dago, ezagutzak erabiltzen baitira ikerketa kognitiboak eta curriculum-aren diseinuaren garapenak, ikasleen praktikak eta ebaluaketak egiteko. Ezagutzan zentratuta dago, ikasten ikasteko zeregina oinarri kognitibo bat delako matematikak, literatura, historia eta ikaskuntza sozialak diren diziplina tradizional batean. Horregatik proiektu hau ez da datu multzo baten memorizazioan oinarritzen.
Escuelas del pensamiento proiektuaren funtsa irakasleek eta ikastetxeko zuzendariak errendimendu eskolarra sustatzea xede izatea da. Teknologiak berak bakarrik, sekula ez du irakasle eta eskolako administratzaileen lana ordezkatuko, baina lana erraztu dezake. Eskola hauetan teknologia moderno ugari erabiltzen dira ikasleei ikerketak egiten laguntzeko, kolaboratzeko, lanak berrikusteko eta ondorioak komunikatzeko. Hauek konputagailuak, bideo-diskoak, cd-rom-ak, internet eta bideokonferentziak dira. Gainera, teknologia tradizionalen erabilera konstantea izaten dute, bai idazteko papera, arkatzak edota liburuak ere.
Lau alderdi daude ikasleek eta irakasleek “Escuela para el Pensamiento”-n zergatik erabiltzen dituzten teknologia berriak azaltzeko:
Þ Problema garrantzitsuak gelan azaltzeko;
Þ Baliabideak emateko eta ikasleei ezagutza konstruktiboa errazteko;
Þ Feedback, hausnarketak eta berrikusteak egin ahal izateko;
Þ Geletako isolatzea baztertzeko eta irakasle eta ikasleek beste etxe, komunitate eta munduarekin beraien ideiak partekatzeko.
Ondorioz, esan dezakegu, bideoak, ordenagailuak eta Internet-ek problema garrantzitsuei buruzko informazioa ematen dutela. Teknologia hauek egoera problematikoak komunikatzen dituzte ikasleek erraz ulertuko duten gisara. Beharrezko berrikuste, ikerketa eta kolaborazioak eskaintzen dizkigu, mundu errealeko arazoak ebazteko lagunduz. Horrez gain, teknologiak baliabide eta irakaskuntza konstruktiboa ahalbidetzen duela esan daiteke, ikasleek problemak soluzionatzen baitituzte beraien esfortzua kontuan hartuz. Bideoek eta erreminta interaktiboek miaketa sakona sustatzen dute eta ikasleei kontzeptuak errazago ulertzen laguntzen die.
Erreminta batzuk, ordenagailuetako simulazioak adibidez, feedback-ak, gogoetak eta berrikusteak egiteko balio dezakete eta irakasleei ebaluaketa egiteko laguntzak ere eman ditzakete.
Azkenik, teknologiek ikasleei, irakasleei eta komunitateari mesede egiten die. Ordenagailu bidezko komunikazioak beste ikasleekin, irakasleekin edota beste komunitateetako pertsonekin berain lanak komentatzeko beta ematen du. Gainera, teknologia hauek irakasleei ere ikaskuntza sakontzeko balio diete, debateen bitartez beste irakasle batzuekin edota unibertsitateko lagunekin eztabaidak sortu baitezakete.
No hay comentarios:
Publicar un comentario