Hona hemen Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak Lehen Hezkuntzan ikasgairako sortu dugun blog-a. Ea gustuko duzuen!!!

domingo, 30 de octubre de 2011

IRAKASKUNTZA KOLABORATIBOA ETA IKT-AK

Informazio eta komunikaziorako teknologiak (IKT) gure geletan sartzen ditugunean, baliabide hauek izango duten eragina kontutan izan behar dugu. IKT-ak modelo pedagogikoetan sartzeak hiru alderdiren analisia eskatzen du:
Þ    Trebakuntza prozesuak edota Computer Aided Instruction (CAI)
Þ    Lan kooperatiboen prozesuak edota Computer-Supported Cooperative Work (CSCW)
Þ    Prozesu kolaboratiboak edota Computer Support for Collaborative Learning (CSCL)
KOLABORATZEN IKASTEN DUGU ETA IKASTEN DUGU KOLABORATZEN
Hezitzaileek ebatzi behar duten lehenengo arazoa ordenagailuekin lan egitera badoaz, koherentzia onargarri bat izatea da. Gure heziketa ikuspegi ireki, konstruktibo eta kritikoa izango bada, gure heziketa eredua talde lanean oinarrituko da, lanen banaketekin, irakaskuntza eta ulermen intersubjetiboekin eta era kolaboratibo eta sozialean.
Kooperazio eta kolaborazioa: Desberdinasuna
Kooperatiboa, interakzio egitura bat da, non azken produktu espezifiko batera edota helmuga batera eramaten zaituzten, talde lanaren bitartez.
Kolaboratiboa, interakzioaren filosofia bat eta bizitzako estilo bat da, non pertsonak arduratsuak diren egiten dutenarekin (irakaskuntza barne) eta berdinen trebetasun eta ekarpenak errespetatzen dituzten.
Ondorioz, irakaskuntza kooperatiboan kontrol maximoa irakasleak du, hau da, talde lanaren egin beharrekoa jartzen du, beharrezkoa den informazioa igortzen du, lan egiteko metodo konkretua du eta lanaren bukaerako azken produktua zein izango den esaten du. Irakaskuntza kolaboratiboan, ordea, taldeek lan egiteko modua autonomia handiagoarekin aukeratu dezakete, irakasleak laguntzen dien bitartean.
Kooperatibo/kolaboratibo irakaskuntza. Egoera paradigmatikoa eta kontzeptuala. Paradigma sozio-konstruktiboa:
CSCL  markoa zentratzen den hezkuntza korrontea, psikologiak egin dituen ekarpenetan oinarrituta dago. Ekarpen psikologikoek ikuspuntu irekia eta irakaskuntza zabala eraikitzen lagundu dute, oinarrizko prozesuaren beharrezko zati bat bezala. Hezkuntza ekintza praktikoaren prozesu bat da non bizitza arrunteko arrazoiketa eta hizkuntza erabiltzen duen.
Korronte honen ezaugarriak:
Þ    Ezagutza konstruktiboaren prozesua
Þ    Irakaskuntza prozesu global bat bezala ulertzen da eta heziketa inguruarekiko eta kulturarekiko lotuta egongo da.
Þ    Aktibitate orokorrak eta globalak izango dira, hau da, ikaslearentzat ekintza esanguratsua izango denetik ekintza ugari lotzera eraman beharko da, honek curriculum-aren eduki guztiak garatu beharko ditu.
Þ    Irakaslea profesional autonomo bat izango da, bere ekintza erreflexiboek ikaslearen garapen autonomoa eta burujabetasunekoa erraztu beharko dute.
Þ    Edukiak errealitateari lotuta egon behar dira, desberdintasun soziokultural, ekonomiko, politikoak eta psikofisikoak kontuan hartuz.
Þ    Metodologia eta baliabideak eraldatu egin behar dira, gela tradizionaletik alderatuz. Ikasleek ahotsa izango dute eta bertan sozialki ikasiko dute errealitate libre, demokratiko eta integratzaile batez.
Þ    Azkenik, ebaluazioa dugu. Demokrazia integralean zentratuta egongo da.
Ezaugarri hauek guztiak ez daude arau metodologiko zorrotzean. Irakaskuntzaren arazoetako bat, nola erabili ditzakegun baliabide teknologikoak jakitea da:
Þ    Teknologiak ikasleen prozesu mentalak eta sozialak erraztu behar ditu, ondorioz, irakasle/ikasle eta ikasle/ikasleen arteko interkomunikazioa lortu behar da.
Þ    Ekintzak ezin dira itxiak izan, ikasleen kulturaren testuinguruko prozesuak izan behar dira.
Þ    Edukiak ere ezin dira itxiak izan.
Þ    Metodologiaren aldetik, oinarri etikoez bermatua egongo da.

Nola planifikatu teknologiaren integrazioa?
Erreminta telematiko bat sortu da BERSATIDE izenekoa. Aipatutako ezaugarri horiek beteko dituen eta teknologia sartuko duen erreminta bat dugu.
8 fasetan oinarritzen da:
Þ    1. fasea: testuinguruaren analisia
Þ    2. fasea: Topikoen eta metodologiaren aukeraketa. Estrategien hautaketa.
Þ    3. fasea: Baliabide teknologikoak aukeratzea
Þ    4. fasea: prozesuak planifikatzea
Þ    5. fasea: prozesuaren ebaluazioaren metodologia aukeratzea
Þ    6. fasea: produkzioa/garapena
Þ    7. fasea: inplementatzea
Þ    8. fasea: berrikustea

Teknika kolaboratiboak:
Teknologiak ez du metodologiaren maila jaitsi behar eta teknika kolaboratiboak definitu ditzaketen ezaugarriak honako hauek dira: irekiak, taldekoak, ardura sustatzen dute, prozesua bukaera bezain garrantzitsua da, irakasleen eta ikasleen arteko koordinazioa bultzatzen dute, ekintza edo erreflexio momentu desberdinetan eraikita daude, ikasleentzako lan jarraituak eta berrikuste ekintzak eskaintzen dituzte eta batez ere, eraikuntzan oinarritutako ikaskuntza proposatzen dituzte.
Hona hemen adibide batzuk baliabide berriak teknologikoarekin lotu ahal izan direnak:
Þ    Jigsaw
Þ    Mahai borobila edo brainstorming
Þ    Piramidea

Teknologiak nik egin nahi dudana egiteko balio al du? Zer eskatu behar diot erabili nahi ditudan baliabideei?
Hezitzaile eta teknologoen artean Erreminta teknologikoa garatzen direnean, hau esan dezakegu:
Þ    Erabilera erraza eta eraginkorra izan behar da
Þ    Materialak, egiturak eta edukiak berrerabiltzen utzi behar du
Þ    Pertsonen, talde-kurtsoen eta rolen gestio erraza laga behar du.
Þ    Materialen eta informazioaren antolakuntzan lagundu behar du.
Þ    Ikaslearen ebaluazioa erraztu behar du.
Þ    Kolaborazioarekin produktu konkretuak sortzea utzi behar du.
Þ    Prozesuaren ebaluazioa erraztu behar du.
Þ    Tutoretzaren prozesuak erraztu eta besteekin komunikazio eraginkorra sortu behar du.
Þ    Erabakiak hartzen lagundu eta sustatu behar du.
Þ    “Open source” izatea oso garrantzitsua da.
Þ    Egonkorra izan behar du.
Þ    Fase, etapa eta lanen sekuentziazio garbia adierazi beharko du. 
Þ    Hezkuntza prozesuan ez da mugatu behar
Þ    Erreminten integrazioa plataforma bakarrean sartzea gomendagarria da.
Gaur egun hainbat plataforma aurki ditzakegu irakasleen eta ikasleen arteko dokumentuen elkartrukatzea sustatzen dituena. LAMS, LEARN, Synergeia, Blackboard edota WebCT, besteak beste.

Egoera berriak, ebaluatzeko estrategia berriak:
Geletan teknologia berriak sartzen badira, beharrezkoa da bistaratutako prozesuak ebaluatzea. Prozesuak sinkronoak eta asinkronoak badira, aurrez aurreko komunikazioa eta elkartrukatzeak ezinezkoak badira, ebaluazio sistemarako prozedura berriak aurkitu beharko dira, non datuak interpretatu eta jasoko diren. Ebaluazio prozesuak errealitate konkretuen prozesu kualitatiboak izatea nahi badira, eta gainera, espezifiko konplexuak badira, ezin dugu ikuspuntu hau eraldatu teknologiak sartzen ditugulako.
Hala ere, baliabide teknologikoek abantailak ekartzen dituzte, programa askok informazioa jasotzen baitituzte eta horrela lortutako datuak ikusiaz ebaluaketa kuantitatibo bat egin daiteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario