Erreportaje honetan sei ideia garrantzitsu mamitzen dira, jendeak interaktuatzen duen moduak aldatzen ari direla azaltzen da bertan.
2006an Time aldizkariaren arabera urteko pertsonaia “GU” ginen hau da 2006 a Web berriztatu “bigarren bertsio”, “erabiltzailearentzako egina” zen Web aren urtea zen WEB 2.0.
Zer nolako erreboluzioa suposatzen du honek? Zein ondorio izango ditu hezkuntzan?
Nori galdetzen diogun kontutan hartzen badugu Web 2.0ak duen islada desberdina da. Askorentzat teknologi talde bati egiten diogu erreferentzi: blogak, wikiak….
Hauek denak erraztu egingo ligukete sozialki konektatua egotea, edonork nahi duena erantsi eta editatu bailezake Erantzun luzeagoa nahiko bagenu korapilatsuagoa litzateke, hau da, ekonomia, teknologia eta gizartearekiko lotura duten ideia berriei buruz arituko ginateke
Sortzailearen arabera Sir Tim Berners Lee, Web 1.0a jendea konektatzearekin erlazionatuta dago. Web 2.0a blogak eta Wikiak jendea jendearekin erlazioan datza.
Tim O Reilly ren arabera Web 2.0 ak ez luke Web 1.0 aren aurkakoa izan behar, baizik eta bigarrena lehenaren ondorio hobetua izan beharko luke.
Web 2.0 aren zerbitzu/aplikazioari dagokionez esan beharra dago Webean oinarritutako zerbitzu, aplikazioak jada erabiltzen direla hezkuntza arloan (blogak, wikiak, multimedia elkarbanatzeko zerbitzuak…
Aipatzekoa da teknologia berri hauek lehen zeudenen ondorenak direla, hau da, jada dauden zerbitzuak erabiltzen dituela.
Azter ditzagun pixkanaka hezkuntzan erabiltzen direnak:
1)BLOGAK
Terminologia hau Tom Barger ek sortua da. Funtsean web sinple bat da eta jendeak bere iritziak, informazioa eta egunerokoa jartzen du parrafo motzetan, kronologikoki ordenatuta, berrienetik hasita.
Arazoak ere izan ditzake bere baitan:
1 PERMALINK ak
2 TRACKBACKak
3 BLOGROLLaK
2)WIKIAK
Hau web bat edo talde batek osatzen dute. Sarrera onartua duen edonork idatzi lezake bertan. Wikipedia hobekuntzen lekuko da, talde lanaren ondorio.
Orokorrean funtzio historikoa dute. Arazoak ere egon daitezke: gaiztakeriak editatzea eta bandalismoa.
3)TAGGING a ETA GIZARTE BOOKMARKINGa
Tag a web toki bati pasahitza eranstea da, helburu digital batekin, bera deskribatzeko
Gizarte bookmarking sistemak ezaugarri amankomun batzuk elkarbanatzen dituzte.
Gaur egun multimedia elkarbanatzea oso erraza da, Youtube (bideoak), Flickr (argazkiak) eta Odeo (podcast ak).
Hau dena posible da kalitate handiko eta nahiko kostu digital baxuko teknologi bitartekariak barne, eskuko kamerak esaterako.
Podcastak audio grabaketak dira, normalki MP3 formatuan (hitzaldi elkarrizketa…) eta ordenagailu nahiz MP3 an entzun daitezke.
RSSa formatu familia bat da eta honek erabiltzaileari erraztasuna ematen dio, edukiak eguneratzeko…
Hortarako agregatzaile edo elikadura irakurtzailea deituriko herramintak ipini behar dira ordenagailuan
2003an sindikazio sistema berri bat proposatu zen, Atom izenpean, RSS bertsioak zituen arazoak ekiditzeko edo hauek solbatzeko.
Ikusi dugunez badaude zenbait teknologi zerbitzu Web 2.0 aren kontzeptua azaltzen dutenak, baina era berean ideia berrien, aplikazioen, dauden zerbitzuak zabaltzen dituzten… en azaltzea ere ematen da.
Web 2.0 ak duen rola hobeto ulertzeko eta bereziki hezkuntzan duen inpaktua ulertzeko, zuzenki edo ez zuzenki sareari buruzko erreflexioak ikusiko ditugu:
1) Norbanako produkzioa eta erabiltzaileek sortutako edukiak:
80. hamarkadan gazteek beren fanzine propioak egiten zituzten moduan, oraingo gaztediak klik bat eginaz nahi duena grabatu, ixikitu eta etiketatu dezake. Azkenaldiko teknologi aurrerapenek hiritarren aldizkaritzaren edo lekukoaren ekarpenari eman dio bide.
2) Jendetzaren boterea
Kolektibitatearen jakituriari buruz ari garenean, zein jakituri motari buruz ari garen jakin behar dugu,. Informazioa jakituriarekin parekatzen badugu adibide pila azter ditzakegu, abilidade intelektuala eduki eta erakusteari buruz ari bagara, Orduña konplexuagoa da.
Jendetzaren jakituria:
James Surowieckiren liburu baten izenburua da. Berak hiru arazo mota aurkitzen ditu (kognitiboak, koordinaziokoak eta kooperaziozkoak). Liburu honek bere sona izan du Web 2.0 aren inguruko pentsaeran.
Jendetza iturburu gisa, amateurraren igoera.
Interneten inguruan bilduriko jendetzak zenbait arazo espezifiko solbatzean mamitzen du.
Folkosomiak
Norbanakoak norbanako bezala lana egin baina emaitza kolektiboak lortuz
Honela modu berdintsuan gauzak izendatzen dituzten erabiltzaileak taldekatu daitezke (Tag antzekoak partekatzen dituztenak)
3) Data eskala epikoan
Informazioaren aro honetan data kantitate pila bat erabiltzen dugu. Asko beldur dira datafikazioak itoko ote gaituen. Dataren kudeaketak eztabaida asko sortarazten ditu.
4) Partehartzearen arkitektura
Kontzeptu sutila da hau kolaborazioarekin erlazionatuta eta erabiltzaileek ortutako edukiei lotuta Arkitektura parte-hartze moduan hartuta.
Partehartze eta irekiera
Web 2.0 ari buruz eztabaidatzean sustraiak iturburu irekiko softwarean bilatu behar ditugu, aurrerapenean doan komunitatean. erabiltzeko erraztasuna, erreminta erabilerrazak… lagundu dute horretan.
5) Sarelanaren efektuak, botere legeak eta buztan luzea deiturikoa
Sare-lanaren efektua asko erabilia izan da ekonomi arloan eta zerbitzu erabileraren goranzko balioa deskribatzeko erabiltzen da.
Efektuei hau telekomunikazioarekin erlazionatutako erabiltzaile orori hedatu daiteke.
Internet izanik telekomunikazioaren bihotza software zerbitzu berriak ari dira erabilgarri bilatzen berauek erabiltzearen efektua izugarria baita
Nolako handia da sarelanaren efektua? Metcalfe ren legearen arazoa
Robert Metcalfe (Ethernet aren fundatzailea) delakoak proposatu zuen formula bat telekomunikazio erabiltzailearen balioa neurtzeko honen arabera erabiltzailearen balioaren igoera nri proportzionala da baina karratura nahiz eta telekomunikazio sare-lanaren kostua linealki igo
1990 urtetik aurrerako hamarkadan, puntucom deituriko lekuak izugarrizko sona izan zuten eta beste zenbaitek ere beren iritzia eman zuten teoria honi buruz
Zein itxura du Web ak? Botere legeen rola
Sare-lanaren efektuak Web 2.0an aurrerapenak ekarri ditu
Balio erantzia du erabiltzaile banakoak zenbat erabiltzen duen zerbitzua, hau da, ez da berdina erabiltzaile bat egun osoa egotea zerbitzua erabiltzen edota denbora gutxi egoten den erabiltzailea. Horretarako logaritmoak azaltzen du
botere legea deritzona, beheraka doan kurba batez ordezkatzen da baina nahiz eta gero eta estuagoa izan infinituraino luzatzen da
Buztan luzea
Chris Anderson en liburu baten izenburua da eta berak ekonomia eta gizarte inplikazioak duen garrantzia azpimarratzen du. Pixka bat argitzeko, kontzeptua disko salmentekin parekatzen du, nolabait esaten du jendeak gauzarik bitxienak ere erosiko lituzkeela eta diskoen salmenta ez zela sekula zero izango.
Topologiaren inplikazioa
Aurretik esandako guztiak du inplikazioa Web 2.0 arengan.
Andersonek dioenez, buztan luzea deritzonean fragmentazioak pertsonalizazioan eragina du. Bigarrenik informazio ingurugiroaz hitz egin genezake, honek guztiak Web 2.0 an izan du bere eragina, komunikatzeko moduetan blogak eta beste erabilera asko baititugu.
Nahiz eta norbanakoak bere erabilera xumea egin denen artean blogosfera edo handiagoa den sarea nolabait eratzen dugu
6) Irekitasuna
Web aren irekitasun izaerak, lege aldetik, erregulazio aldetik, politika eta gizarte aldetik bere edukien kontrola eta zuzentasuna bermatzeko ahaleginak ekarri ditu berarekin.
Data ren esposaketa
Pentsa dezakegu Web 2.0 aren inguruan, zenbateko data kantitate erabiltzen den modu estandarizatuan bideratu izan da eta arazoa ez da data bera, baizik
eta bertara iristeko sarrera
TEKNOLOGIA ETA ESTANDARRAK
Web a plataforma modura ikustean datza, lehen erabiltzen zen makinak zuen garrantzia, orain berriz, plataformak ahalbidetzen du dena.
Badaude teknologi multzo batzuk nahiko zabalduak eta beraien funtzioa orrien erabilera erraztea da.
Soap eta Rest izenekoak arindu eta sinplifikatutako programatzeko modeloak dira.
Mikroformatoak, semi estrukturatuta dagoen informazio semantikoa finkatzeko erabili ohi dituzte. Informazio adizionala ere eskaini dezakete, baita ere API irekiak programatzaileei mekanismoak ematen dizkien modulu multzo batzuk kudeatu ahal izateko
HEZKUNTZA ETA INSTITUZIO GAUZAK
Eztabaida handiak sortzen ditu hezkuntzan softwareak erabiltzearen inguruan. Batzuentzat abantaila eta beste batzuentzat desabantaila ugari baitakartza
Batzuentzat ez da fidagarria, besteentzat ordea bai.
Erakustea eta ikastea
Azterketa asko egin dira sortzen ari diren teknologi berriei buruz. Hezkuntzaren joera teknologiarekin konparatuz irekiagoa izateko joera hartuz doa.
Goi mailako hezkuntzan kolektiboki komunikazio abilitateetan trebatzeko aukera ematen du zenbait ikerketen arabera.
Hala ere hau guztia eztabaidapean dago eta inplikazioak ditu teknologiaren erabilerak hezkuntzan
1) Gabezia dago ikasleek duten ikasteko modu ezberdinei buruz
2) Web 2.0 ak erremintak ematen baditu arazo teknologikoak solbatzeko
Nola egin aurre hezkuntzak erronka berriei?
3) Nola eragingo du guzti honek hezkuntzak berak egiten dituen esfortzuei modu kolaboratzaileago batetan lan egiteko?
Ikus dezakegunez galdera asko daude erantzuteko. Inbestigazio arloan ere eragina izan dezake guzti honek.
Hiztegia elkarbanatzeko kolaboratzeko ere baliagarria litzateke
Baita publikazioentzako ere akademikoki hitz egiten eragina izan dezake
Weba baita publikazioen lehen trampaldoa
Liburutegi eta artxibatzea arloetan ere badu eragina.
Teknologi berriek hauei bere erabiltzaileengana modu hobean iristea ahalbidetzen die
Web a espazio kultural zabala delako memori kulturala kontserbatzeko erreminta ona da
Honek guztiak ondo erregulatua behar du kaosean ez erortzeko
Edukiak nola hartu ere puntu garrantzitsua da faktore asko baitaude bere baitan
Web 2.0 aren erronkan liburutegi eta bere inguruan lan egin dutenak bakarrik ez daude
Pixkanaka gizarte osoak heldu beharko dio erronka honi, bai artxibatzeari bai beste mila alor inguruan.
ETORKIZUNARI BEGIRA WEB 2.0 AREN ETORKIZUNA
15 urteren buruan Webak izugarrizko aldaketa pairatu du eta gaur egungo norabideak zer digu?
1) bere sustraietara doala idatzi eta irakurtzeko erreminta bezala
2) parte-hartze eta giza komunitate berri baten aurrean garela
3) Norberak bere historia digitala du (bere artxiboak argazkiak)
Web 2.0 a eta SOA
SOA zerbitzu orientatzaile bat da eta honek ere baditu bere aldeko eta ez aldekoak.
Bere aplikazioak Web 2.0ak dituen gabeziak solbatzen saiatzen da
Etorkizunari begira
Interes handia ari da pizten Web ari inguruko enpresa berriekin etabarrekin
Honek guztiak badu noski eragina hezkuntzan
Eta Web 3.0 a ?
Hiru dimentsioko giza sare-lan sistema izango litzateke hau.
Orainartekoari heldu eta hobetuz beti ere
Ondorioa
Ikusi dugunez galdera pila bat daude berrikuntza guzti hauen inguruan erantzun zain.
Gauden egoera honek gogoeta ugari sortzen ditu eta gu ere adi egotea komeni da honen aurrean
Hezkuntzari dagokionez hiru erronka bereziki dakartza:
1) jendetza eta bere boterea
2) erabiltzailea eta berak erabilitako edukiak
3) honen inguruko kultua berria
Web 2.0 aren inguruan sorturiko eragin guztia ongi kudeatzen ikasi behar da denen aldetik bai norbanakoak bai kolektiboki
No hay comentarios:
Publicar un comentario