Zer da ordenagailuaren sarea?
Ordenagailu, inprimagailu, biltegiratze unitateak eta abarren multzoa da, oinarrizko sare telefonikoan oinarritutako komunikazio sarean interkonektatuta egongo dena. Honek baliabide konputazionalak partekatzen edota toki desberdinetako informazioa aurkitzen lagun gaitzake.
Hasiera batean, militarrentzako diseinatutako sarea zen, ARPANET, hain zuzen ere. Baina sarea zientzia, teknologia eta enpresen garapenaren arloentzako ere zabaltzen hasi zen (NSFNET). Azkenik, guztiok erabiltzeko sarea sortu den arte (INTERNET).
Gaur egungo sareak hain hazkuntza izugarria izan du, non seguritatea konprometituta suertatu den eta administratzaileei hainbat buru hauste eman dizkie.
Erabiltzaileen aldetik, beraien ordenagailu pertsonala sare batera konektatzeak bolumen handiko informazioa topatzea dakar, hala ere, hau guztia ongi gestionatua egon behar da. Informazioaren gestio honek erreminta batzuk ezagutzea beharrezkotzat hartzen du eta baita teknika batzuen erabilera, kontsulta metodoak eta aipatutako informazioa maneiatzea ere. Sare hauen erabilerak Web izeneko nabigatzaileak erabiltzea behartzen du, bezeroen korreo elektronikoak eta chat-ak eta informazioa partekatzeko beste hainbat erreminta.
Helburuak:
Ordenagailuen sareak bi helburu ditu: kosteak jaistea (adibidez, ordenagailu multzo batek inprimagailu edo eskaner bakar bat erabiltzea...) eta produkzioaren igoera (adibidez, baliabide eta informazioak konpartitzeak dituen abantailak produkzioa igotzea ahalbidetzen du...)
Ordenagailuen sareak osatzen dituzten elementuak:
Bi edo ordenagailu gehiagoren arteko interkonexioak, baliabideak partekatzeko eta kalkuluak errazteko balio digu, hori dela eta onura ikaragarriak ekartzen dizkigute.
Ordenagailuaren sarea hardwarez (informatika ekipoak dira, ordenagailuak, inprimagailuak, periferikoak orokorrean, kommutadoreak...) eta softwarez (lana egiten laguntzen dituzten zerbitzu eta protokoloak dira) osatuta dago.
Hona hemen elementuak:
Þ Interfaze edo sareko txartelak (NIC): sare batera konektatzea ahalbidetzen du.
Þ Modema: Telefoniako sare publikora konektatzeko balio duen gailua da.
Þ Hub: Ordenagailu desberdinak beraien artean konektatzeko balio duen sarearen elementu aktiboa. Trafikoa kontzentratu egiten du.
Þ Switch: Aurrekoaren antzekoa da baina honek trafikoa kommutatu egiten du.
Þ Router: Honen helburua sare bat beste sareekin interkonektatzea da.
Þ Bridge: bi edo sarearen segmentu gehiagoren arteko interkonexioa ahalbidetzen du, luzeraren edota zerbitzuen arrazoiengatik lotuta egon behar direnak baina fisikoki ezin direnak egon.
Þ Transceiver: bi motatako klabeatu desberdinen arteko konexioa ahalbidetzen duen gailu elektronikoa da.
Þ Herrestadarra: Sarearen elementu aktiboak sarean txartelekin konektatzeko kablea da.
Þ Gateways: ordenagailu handiak eta sare lokalak komunikatzeko ahalbidetzen duen hardware eta/edo software-a.
Ordenagailuen sare motak:
Ekipo guztien arteko konexioak estruktura bat izan behar dute:
Þ Luzeraren arabera bost motatakoak daude:
o LAN: Ordenagailu gutxiko interkonexioa, normalean, solairu bakarreko eraikuntzetan aurki dezakegu.
o BAN: Eraikuntza guztiko LAN guztiak batzen ditu.
o CAN: Campus guztiko BAN sare guztiak batzen ditu.
o MAN: Metropolietako eskualde handietako sareak hartzen ditu.
o WAN: MAN sare desberdinen interkonexioen batura da. Sare hauek kontinente osoak estal ditzakete.
Þ Abiaduraren arabera: ordenagailu sareen erabilerarako eta diseinurako abiadura faktore oso garrantzitsua da.
Þ Topologiaren arabera: Ordenagailu sareek erabiltzen duten topologia helburuaren araberakoa da. Bost topologia mota daude:
o Zuhaitza
o Busa
o Eraztuna
o “Malla”
o Izarra
Þ Erabilitako teknologiaren arabera: Sare mota desberdinak daude: haririk gabekoa, optikoak, elektrikoak, satelite bidezkoa, eta abar. Sare optikoek zuntz optikoaren bidez transmititzen dute informazioa, haririk gabekoek, ordea, irrati-elektriko espektroen bidez eta infragorriak informazioa transmititzeko.
Kableatu egituratua:
Makina desberdinak beraien artean konektatuta egon ahal izateko, konexio eraren bat beharrezkoa da. Eraikuntza barruko kable bidezko komunikazioei kableatu egituratua deitzen zaio. LAN sare bakoitza kableatu egituratu batez osatuta dago. Solairu bateko kableatu egituratu bati kableatu horizontala esaten zaio eta solairu desberdinetako baina eraikin berekoari kableatu bertikala.
Bezero-zerbitzari arteko eskema:
Zerbitzariak honako zerbitzuak eskaintzen ditu:
o Inprimatzeko zerbitzua
o Artxiboko zerbitzua
o Datu baseko zerbitzua
o Lotus Notes zerbitzua
o Web zerbitzua
Sare zerbitzuak:
Sare zerbitzuak lan egiten uzten duen sarearen zerbitzu guztiak dira. Ezagunenak: diskoko zerbitzuak, korreo elektronikokoak, direktoriokoak, datu baseetan sartzekoak...


No hay comentarios:
Publicar un comentario