Internet, ordenagailu multzoak dira, mundialki interkonektatuta daudenak. Ezagutzarentzako gune berria dugu, komunikaziorako eta hezkuntzarako balio digu.
Baina internet eraldatzen ari da. Orain dela 10 urte (Web 1.0) internetera sartzen ginen dokumentuak irakurtzeko bereziki. Informazioa aurkitzeko erabiltzen zen gehienbat (dokumentuen sarea).
Gaur egungoa Web 2.0, orain ezagutzen dugun interneta dugu, erabiltzaileek eraldatzen eta eraikitzen dutena. Sarearen bitartez interkomunikatuta egoten gara, informazioa partekatzen dugu eta irakurtzeaz eta web guneak bisitatzen gain, idatzi eta komunikatu gaitezke: wikiaren, blogen, bideoklipen… bitartez (sare soziala).
Web 2.0 filosofia bat da, sareko jarrera ulertzeko modu determinatu bat.
Ezaugarri garrantzitsuak:
Þ Informaziora sarrera askea: liburutegi unibertsala.
Þ Publikatzeko eta parte hartzeko erraztasuna eta askatasuna.
Þ Sare sozialak: esperientzia errealak komunikatzea ahalbidetzen du, ezagutzak elkartrukatu eta partekatzeko posibilitatea ematen du. Baliabide irekiak eta doakoak dira.
Þ Erreminta asko ditu: zerbitzu asko online bidez topatu ditzakegunak: gmail, skipe, flickr, youtube…
Hemen dugu sailkapen bat:
Þ Artxiboen liburutegia: kontsultatu edo altxatzeko.
o Bideoklipak: youtube, google videos…
o Irudiak: flickr, picasa…
o Soinua: clickcaster…
o Multimedia aurkezpenak: slideshare…
o Artxiboak trukatzea: emule, bittorrent…
Þ Sare sozialak edota komunitate birtualak:
o Asmo orokorra dutenak edota megakomunitateak: facebook, tuenti, twitter…
o Sare tematikoak edota mikrokomunitateak, interes espezifikoekin: Ning, elgg, Grou.ps…
Þ Publizitate guneak:
o Blog-ak
o Wikiak
o HTML editore onlineak
Þ Elearning edota teleformakuntzaren zenbait hezkuntza praktika: Web 2.0ko baliabideekin irakatsi.
o Irakaskuntza esperientzia ematen du: irakurri eta idatzi.
o Ezagutzaren metodologia konstruktibista garatu.
o Ikasleen arteko elkarlana sustatu.
Nola egin daiteke hau?
Þ Talde lanak Wikiaren bitartez landuz.
o Ikasgaiaren hiztegia
o Lan proiektuak
o Egoeren analisia
Þ Ikasleen blog-ak: egunerokoak, berriak, objektu digitalak, estekak…
Þ Ikasgelako foro edota komunikazio guneak.
Þ Objektu digitalen sorrera (bideoak, aurkezpenak, multimediak) eta interneten zintzilikatu.
Þ Datu base kolektiboen sorrera.
Þ Ebaluazio proiektua
Elearning 2.0 bateko irakaslea izateko:
Þ Internet ez da plataforma itxi bat bezala erabili behar
Þ Irakaskuntza pertsonalen guneen bitartez ikasi (PLE)
Þ Gure irakasteko baliabideak beste irakasleekin partekatu behar dira. Partekatzeko copyleft edota creaticommons ditugu.
Þ XXI. mendeko irakasle bat izateak XXI. mendeko kultura era berriak onartzea dakar, hau da,
§ Web 2.0ren erabiltzailea izatea
§ Pentsamendu pedagogikoak aldatzea
§ Praktika didaktikoak aldatzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario