Hona hemen Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak Lehen Hezkuntzan ikasgairako sortu dugun blog-a. Ea gustuko duzuen!!!

domingo, 30 de octubre de 2011

WEB 2.0 ETA ESKOLA (Educastur)


Web-a gaztea eta etengabeko bilakaera jasaten duen bitartekoa dela esan daiteke. Erabiltzaile pasibo eta behatzaileak zituen web batetik, web dinamiko, parte hartzaile batetara pasatu gara, non erabiltzaileak protagonista aktibo bihurtzen dituen hauek beraien edukiak sortuz eta partekatuz, iritzia emanaz, parte hartuz, harremanduz… Web berri honi Web 2.0 edota web soziala deitzen zaio.

Erabiltzaileen web-a

Erabiltzailea izan da web-a datuena izatetik pertsonena izatera pasatu duena. Gizarte eta teknologiaren arteko elkarrekintza gune bihurtu da, non tresneria eta aplikazio berriek erabiltzaileei zenbait zerbitzu eskaintzen dizkioten.

Web-a plataforma gisa

Web-ak plataforma gisa lan egiten du, non gakoa parte hartzea eta beste pertsonekin hitz egin eta elkar eragitea den.

Tresnak

Tresneria erabil erraza eta merkea izatea garrantzitsua da, honela edozeinek web-ean nahi duena argitaratzeko erraztasunak izan ditzan.

Informaziora sarbidea

Informaziorako sarbideak erraza izan behar du.

Etiquetando el mundo

Gizarte etiketatzea da web 2.0-ren kontzeptuetako bat. Honek edukiak kategori ezberdinetan sailkatzeko aukera ematen du bakoitzari etiketa bat esleituz. Honek informaziora etiketen bidez sartzea ahalbidetzen du.

2.0-n zerbitzuak

Web honek zerbitzu ezberdinak eskaintzen dizkigu, hauetako gehienak ez dira diru etekina ateratzeko sortuak izan, nahiz eta azkenean sortzaileei irabaziak eman dizkieten, baina betiere erabiltzaileentzat inongo kosturik gabe.

Elkar eragingarritasuna         
2.0 webetan mashup kontzeptua oso ezaguna da; beste zerbitzu batzuekin interakzioan sortutako zerbitzu bat da, Panoramio edota Tagzaniarekin gertatzen den bezala, Google Maps-en funtzionaltasunaz baliatzen baitira.

Sortu eta partekatu

Partekatzen duen erabiltzailea da protagonista. Sozializazio osagai hau web 2.0ren ekarpen garrantzitsua da.

Formatuak

Bitarteko hoberena blog-a da. honek edozein motatako artxibo, zerbitzu eta erreferentzia multimedia onartzen ditu, informazioa transmititu eta bisitarien ekarpenetatik aberasten da.

Blogosfera blog multzoa da, pertsonen arteko harremanen multzoa da hain zuzen ere.

Wiki-a une berean kolektiboki sortzen joaten da.

Bitartekoen konbergentzia

Blog eta web sozialen agerpenak, komunikabideekiko kontzepzioa aldatu du. Gaur egun prentsa, irrati zein telebistak presentzia dute interneten eta lehen baino dinamiko eta parte hartzaileagoak dira.

Heziketa 2.0?

Ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuak komunikazioan oinarritzen badira, zentzugabea litzateke parte hartzea, elkarlana eta eraikuntza bezalako baloreak lantzerako orduan, web-aren potentzia ez erabiltzea

Gaur egungo irakasleak jaiotzetiko digitalen aurrean aurkitzen dira. Ondorioz ikasleak erran moldatzen dira bitarteko digital hauetara.

Zenbait ideia

Gaur egun informazioa eskola barruan izateaz gain, kanpoan ere aurkitzen da. Hori dela eta, erronka nagusietako bat, ikasleak informazioa bilatu eta prozesatzeko gai izateaz gain, informazio hau jakintza bihurtzea da.

2.0 web-a bi gauzetarako erabil dezakegu.

  • Informazioa bildu eta partekatzea

    • RSS kanalak: Interesatzen zaizkigun berriak kontsultatzeko erabiltzen dira.
    • Gogokoenak: webgune gogokoenen helbideak gordetzeko, hauetara edozein lekutatik sartzeko eta partekatzeko balio du.
    • Mahai gain birtuala: nabigatzailetik atera gabe mahai gain birtuala pertsonalizatzeko balio du. Dokumentuak sortu eta elkarbanatzeko ere balio du, bertan dokumentu berean modu lankidetzan lan egin daiteke.
    • Multimedia elementuak: irudiak gorde eta kudeatzeko balio du eta nabigatzailetik bertatik irudiak editatu zein mozteko aukera ematen du. YouTube orriko edozein bideo blog-ean edota web orrian modu errazean txertatzeko aukera ematen du.
    • Blog-ak eta wiki-ak: talde lanak egiteko egokiak dira, blog-aren kasuan baita bakarkako lanak egiteko ere. Blog-ak bisitariekin elkar eraginean jarduteko aukera ematen digu.

Ondorioak

Azken finean web 2.0 orriak hezkuntzarako aukera ezin hobeak ematen ditu. Ezagutzea, partekatzea, sortzea, parte hartzea eta harremantzea hezkuntzaren helburu garrantzitsuak dira. Irakaskuntzan kontuan hartu beharreko bitartekoak eta tresnak eskaintzen ditu.





No hay comentarios:

Publicar un comentario