Konpetentzia digitala, zortzi konpetentziaren barnean dago eta Espainian eta Europa osorako balio du.
Etengabe gizartea aldatzen doan heinean eta honekin batera teknologia berriak ateratzen doazen heinean, ezin dugu jakin irakasleek zer irakatsi behar dioten ikasleei. Oso zaila da edota ezinezkoa etorkizuneko berrikuntzak nora eramango gaituzten jakitea. Horregatik, eskolak bizitza osoan ikasten irakatsi behar du, Long live learning, hain zuzen ere.
KONPETENTZIA DIGITALAren barnean honako hau aurki dezakegu:
Þ Konpetentzia informazionala: Informazioarekin lan egiteko beharrezkoak diren ezagutzen, trebetasunen eta abilezien batura da.
Þ Konpetentzia teknologikoa edo informatikoa: Tresna teknologikoa guztiak era arrazionalean erabiltzen ikasi behar dira, ez bakarrik ordenagailuak, e-books-ak, bideo kamerak, telefonoak...
Þ Multialfabetizazioa: Irudiak, ikus-entzunezko komunikazioak... prestakuntzaren objektua izan behar dira. Komikiaren hizkuntzak, soinu hizkuntzak, fotografia hizkuntzak eta bideo hizkuntzak curriculum-aren parte izan beharko lirateke.
Þ Konpetentzia kognitibo generikoa: Informazioa toki askotatik etortzen zaigu, iturri gehiegi. Honek diskriminatzen irakastea ekarri beharko du, jasotzen dugun informazioa ezagutzan bihurtu behar baita eta honek eguneko arazoak konpontzeko balio behar du.
Þ Herritartasun digitala: kritikoak izaten, libreak, gizartean integratuak, bizitza honetan bizitzen jakiten gai izan... Mundu errealaren eta mundu birtualaren arteko desberdintasuna bereizten jakin behar da eta baita interneten egiten denaren erantzule izaten ere. Askotan ordenagailu baten aurrean eta kalean ez dugu berdin jokatzen eta ondorio txarrak ekar diezaguke etorkizunean.
Askotan gazteak, bakarrik sentitzen dira eta aholku kaxkarrak entzuten dituzte. Horregatik, eskolak eta familia eskutik helduta edota batera joan behar dira, elkarlanaren ondorioz, etorkizunean izango diren herritarrak heziko baitira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario