Hona hemen Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak Lehen Hezkuntzan ikasgairako sortu dugun blog-a. Ea gustuko duzuen!!!

domingo, 9 de octubre de 2011

ZER DA KONPETENTZIA DIGITALA? Manuel Area

XIX. mendearen erdi aldean sortu zen sistema eskolarra eta gobernuak garatutako hezkuntza prozesu masiboa da.
Zer sortu zen?:
Þ    Estatu nazionalaren zerbitzura zegoen erakundea.
Þ    Gizarte industrialderako jaiotako erakundea, hau da, gizarte industrializatu baten barnean sortu zen eskola eta horregatik eskola fabrikaren sinonimotzat hartzen zen.
Helburua:
Þ    Alfabetatzea: irakurtzen eta idazten ikasi. Bertako estatuaren historia eta literatura... irakastea nahi zen.

GIZARTE INDUSTRIALEKO IRAKASKUNTZA (XIX. MENDETIK XX. MENDERA)
Nola irakasten zuten?
Zeinu kultural nazionalaren transmisioa:
Þ    Idatzizko testuak (testu liburuak) kanon kultural bezala
Þ    Irakaskuntza datuak memorizatzea baino ez.
Þ    Irakaslea irakaskuntzaren protagonista: berak agintzen zuen, berak ebaluatu, berak aukeratu nola eta zer irakatsi...
Þ    Azalpenezko metodo didaktikoa eta irakaskuntza hartzailea

XIX. MENDEKO ESKOLATIK XXI. MENDEKO ESKOLARTEKO ALDAKETA NABARMENA
XXI. mendeko eskolak gizartearen alfabetizatzeko erakunderik nagusiena izan behar du. Alfabetizatzeak XXI. mendeko herritar kultua esan nahi du.
Horretarako curriculum-eko konpetentzia orokorrak ditu eta honen barruan informazioaren trataera eta konpetentzia digitala, hain zuzen ere.

KONPETENTZIA DIGITALA:
Zer eskatzen du konpetentzia digitalak jakitea?
Þ    Informaziora sartzen jakitea: informazioaren bilaketa arrazionalaren eta teknologia erabileraren trebetasun instrumentala eskuratzea.
Þ    Informazioa ezagutzan eraldatzea jakitea: Arazoak planteatzeko eta informazioa analizatu eta esanahiarekin interpretatzeko gai izatea.
Þ    Informazioa zabaltzen eta azaltzen jakitea: hainbat eratara eta hizkuntzekin dokumentua sortzeko trebetasun eta jakinduria izatea
Þ    Informazioa demokratikoki eta etikoki erabiltzea: Komunikazioei eta informazioei buruzko jarreren, baloreen eta praktika sozial etikoen garapena.

Nola irakatsi konpetentzia digitala?
Planifikazioarentzako eta aktibitatearen garapenarentzako irizpideak:
Þ    Irakaskuntzaren esperientziak eman: Aktibitateek ekintza ikasteko balio dute.
Þ    Ezagutzaren metodologia konstruktibista garatu: ikasleak eraiki egin behar du.
Þ    Ikasleen arteko lan kolaboratiboa sustatu.
Þ    Informazioa aurkitzeko hainbat iturri eta erreminta  erabili.

ADIBIDEAK:
Ø      Wikiaren  bidezko taldeko lanak: 
§         Ikasketari buruzko hiztegia sortu
§         Klaseko lan proiektuak sortu
Ø      Ikasleen blog-a:
§         Egunerokoak (diarios)
§         Gelako lanak
§         Proeiktuak
§         Berriak
§         Objektu digitalak
§         ...
Ø      Foroak eta beste ikaskideekin komunikatzeko guneak
§         Eztabaida eskolarrak (korreo edota foroen bidez komunikatzen diren gelak)
§         Bigarren hizkuntzaren proeiktua
Ø      Bideo eta multimedia aurkezpenen sorrera eta interneten argitaratzea

Ikasleek hau ikastea da xedea:
Þ    Helburuak bete ahal izateko, planak egitea datuak bilatzeko.
Þ    Baliabide edota datu baseen helbideak topatzea ikasitako gai/arazoei buruzkoa
Þ    Topatutako informazioa aukeratu edota alde batera uztea.
Þ    Informazioa kritikoki analizatu eta interpretatzea
Þ    Eztabaidak egiteko chat eta foroak ikastetxe desberdinen artean.
Þ    Multimedia aurkezpenak egitea
Þ    Bideoklip-ak egitea
Þ    Sareen bidez proiektu kolaboratiboak eskola desberdinen artean
Þ    Webquest eta “altxorraren harrapaketa”
Þ    Arbel digital interaktiboak
Þ    Bideo bidezko batzarrak (ikus-entzunezko baliabideak)
Þ    Tutoretza elektronikoak
Þ    E-learning: gela birtualak



No hay comentarios:

Publicar un comentario