Hona hemen Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak Lehen Hezkuntzan ikasgairako sortu dugun blog-a. Ea gustuko duzuen!!!

domingo, 9 de octubre de 2011

Natibo digitalak eta Immigrante digitalak
Gaur egungo ikasleak erabat aldatu dira, medikuek diote pentsatu eta informazioa prozesatu ezberdin egiten dutela. Ondorioz, egungo hezkuntza sistema ez dago beraientzat diseinatua.
Gaur egungo ikasleak ordenagailuak, bideo jokoak eta internet-eko hizkuntza digitalaren hiztun natiboak dira, hau da, natibo digitalak dira.
Mundu digitalean jaio ez ginenak ordea, baina gure bizitzako momenturen batean teknologia berrira moldatu garenak gara immigrante digitalak.
Gaur egungo hezkuntza sistemaren arazo handiena da beste garai bateko hizkuntza hitz egiten duten immigrante digitalak, erabat berria den hizkuntza hitz egiten duten populazioari irakasteko burrukan ari direla.
Natibo digitalak informazioa era azkarrean jasotzera ohituta daude. Prozesu paraleloak gustatzen zaizkie eta baita ere zeregin ezberdinetan aldi berean lan egitea. Testuak baino nahiago dituzte grafikoak eta beraien funtzionamendua hobea da sarean lan egiten dutenean. Berehalako sariak eta sari ugariak gustatzen zaizkie.
Immigrante digitalen ustetan ikasleak ezin dute eraginkor ikasi telebista eta musika entzuten duten bitartean, beraiek ikasle zirenean ezin zutelako egin.
Immigranteak diren irakasleen ustetan ikasleak ez dira aldatu eta beraiek ikasitako metodologia oraindik ere egokia dela pentsatzen dute. Ondorioz, ikasleen motibazio eza sortzen dute.
Ikasleak diren natibo digitalak metodologia zaharrera ohitu beharko dira edo irakasleak diren immigrante digitalak metodologia berria ikasi beharko dute? Argi dagoena da natibo digitalak ez direla iraganera itzuliko. Ondorioz, bai metodologia eta baita edukiak ere berrantolatu edo nola eman pentsatu beharko dira. Hezitzaileak natibo digitalengana iristea nahi badute, aldatu egin beharko dute..
Metodologia aldetik, gaur egungo irakasleak ikasleen hizkuntzan eta estiloan komunikatzen ikasi beharko dute (informazio azkarra eta paraleloa, urratsez urratsekoa baino, ausazko gertakariei tokia utziaz (con más acceso al azar), malguagoa…). Eduki aldetik ere curriculuma eguneratu beharko da ikasleentzat erabilgarri eta ulergarri bihurtzeko. Adibidez, natibo digitalei irakasteko bideo jokoak asmatzea oso aproposa izango litzateke.
Metodologia edo jolas natiboak asmatu behar dira eduki eta maila guztietan irakasteko eta metodologia berri honen ardatza ikaslea izan behar da.
Hezitzaile imigrante digitalak natibo digitalengana iristea nahi badute, aldatu egin beharko dute.
KONPETENTZIA DIGITALA ETA INFORMAZIONALA ESKOLAN
Garaiak oso azkar aldatzen doaz eta irakasle naiz ikasleak kontziente gara eskolak ezin diola bizkarra eman teknologia berriek eskaintzen duten kultura forma berriei, komunikatzeko, hedatzeko eta informazioa eskuratzeko.
Eskoletan liburuak, ordenagailu eta internetekin aldi berean izango dira.
XXI. mendeko ume eta gazteak eskolaz kanpoko esperientzi multimedia ugari eta era askotakoak garatzen dituzte (ordenagailuekin, bideo jokoekin, telebista, bideo, etb.). Gertakari, albiste edo ideia ezberdinetako informazio ugari jasotzen dute.
Alfabetizazio berriak, IKT-ak eta eskola
XXI. mendeko kultura multimodala da, hau da, adierazi, sortu eta banatu soportu edo euskarri ezberdinetan egiten da (papera, pantaila), teknologia ezberdinetan (liburu, telebista, ordenagailu, mugikor, internet, DVD, …) formatu eta adierazteko hizkuntza ezberdinetan (testu idatzia, grafikoak, hizkuntza audiobisuala, …).
Alfabetizazio berriak sortzen dira:
Alfabetizazio audiobisuala: ikasleak testu audiobisualak sortu eta aztertzeko gai izateko helburuarekin.
Alfabetizazio teknologiko edo digitala: ikasleak hardware eta software ezberdinak erabiltzeko gai izateko.
Alfabetizazio informazionala: ikasleei emandako helburu batekin, informazioa bilatzen, aukeratzen, aztertzen eta berreraikitzeko gai izateko helburuarekin.
Multialfabetizazioa: honen xedea era askotako gizartean, ikaslea prestatu eta trebatzea gaur egungo kulturaren hizkuntza eta euskarri ezberdinen aurrean.
Multialfabetizazioaren dimentsioa:
Dimentsio instrumentala: baliabide teknologiko ezberdinetako hardware eta softwarea erabiltzen jakitea.
Dimentsio kognitiboa: informazioa eta komunikazioa era zentzudunean erabiltzeko gaitasunak garatzea.
Dimentsio “socioactitudinal”: teknologiaren aurrean zentzuzko jarrera garatzea eta komunikazioan jarrera baikorra.
Dimentsio axiologiakoa: informazioaren analisi kritikoa egiteko irizpideak eta teknologia eta komunikazioaren erabileraren balio etikoak eskuratzea.
Eskolaren erronka ikaslea informazioaren erabileran trebatzea, erabiltzen den teknologia edozein dela medio eta forma kulturan ezberdinetan era adimentsuan aritzeko gaitzea.

Informatzen, adierazten eta komunikatzen ikasteko konpetentziak:
IKT-ak erabiltzerakoan ikasle bakoitzak bere ikaskuntza erritmoa izango du, ondorioz irakaslearen metodologia flexibleagoa izango da eta arreta ikasle bakoitzari  banan-banakoa izango da.
Ikaskuntza prozesuan IKT-ak barneratzen direnean, hiru konpetentzia nagusi bereizi ditzakegu ikaslearen ikaskuntzan:
1. Informazioa bilatzen, aurkitzen eta ulertzen ikasi interneten dauden baliabideak erabilita.
2. Hizkuntza, irudi sinboliko eta teknologia mota ezberdinetan adierazten ikastea eta ondorioz bakoitzaren ideiak blog, wiki edo beste edozein baliabide digitalen bitartez publikoki aurkezten ikastea.
3. Sarean (email, foro, bideokonferentzia, etb.) dauden baliabide ezberdinen bitartez beste pertsona batzuekin komunikatu eta erlazionatzen ikastea.
Internet, konstruktibismoa eta hezkuntzaren eraberritzea.
1. Ikaslea informazioz gainezka dago (telebista, irratia, internet, …)
2. Irakasleak bere monopolioaren bukaera onartu behar du ezagutza iturri bakar bezala.
3. Irakaslearen papera ikasgelan aldatu egin da. Orain ez da izango landutako informazio baten igorlea, baizik eta ikasleak teknologia berriekin egiten dituzten ikaskuntza jardueren gainbegirale eta antolatzailea.
4. Konstruktibismoaren ikuspuntutik, ordenagailuekin irakastea gelako kudeaketaren konplexutasuna handiagotzen du.
5. Erronka, teknologia elkarlanean ikasten aritzeko baliabide bezala erabiltzea da, bai gelako ikasleen artean edo geografikoki urrun dauden gelen artean.

Hezkuntza sistema berritzaile baterantz: ikasgeletan IKT-ak erabiltzeko dekalogoa
1. Garrantzitsuena heziketa izan behar da eta ez teknologia.
2. Irakaslea jakitun izan behar da IKT-ak ez dutela ikaskuntzan miraririk egiten.
3. Metodologia edo estrategia didaktikoak dira ekintzekin batera irakaskuntza bata edo bestea bultzatzen dutenak.
4. IKT-ak erabili behar dira ikasleak hauekin gauzak egiten dituzten bitartean ikasten dutelarik.
5. IKT-ak ikasleen bakarkako lanerako erabili behar dira eta baita ikasle taldeen elkarlana lantzeko.
6. Irakasgai bat edo unitate didaktiko bat planifikatzen denean ez da bakarrik irakaskuntzaren helburua eta edukia begiratu behar baita ere bultzatu nahi den konpetentzia mota.
7. Oso garrantzitsua da aurrez planifikaturik edukitzea denbora, ekintzak, eginkizunak, ikasleen taldekatzeak eta ikasleak ordenagailuarekin egin behar duten lanaren prozesua.
8. Ordenagailuen erabileraren ekintzak integraturik egon behar dira, helburuekin eta kurrikulumaren edukiekin bat etorri behar dira.
9. Multialfabetizazio irakaskuntza prozesu bat garatu behar da ikasleak informazio bilatze eta lantze trebetasunak garatu ditzan.
10. Garapen prozesu guztiak, bai konpetentzi informatiko eta digitalak berarekin batera  ikaslearen ikaskuntzarako dimentsio instrumentala, kognitiboa, jarrerarekikoa eta axiologikoa landu behar ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario