Hona hemen Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak Lehen Hezkuntzan ikasgairako sortu dugun blog-a. Ea gustuko duzuen!!!

domingo, 9 de octubre de 2011

ORDENAGAILUAK, EMOZIOAK ERAGITEN DITUZTE


Ordenagailuak emozioak sortzen dituzten tresnak dira, hori dela eta bi mutur aurki ditzakegu. Alde batetik, benetan gorroto dituzten pertsonak daude, teknofoboak, hain zuzen ere, hauek ez dute teknologiarekin kontakturik eduki nahi, antsietatea probokatzen baitiete. Bestetik  teknologia berriak ezagutzeko prest daudenak ditugu, teknofiliak deritzogunak. Pertsona hauek informatikaren erabilerak hezkuntzaren “salbazioa” ekarriko dutela uste dute.
Irakaskuntzan informatika sartzearen irakasleen jarrera lotua dago autoestima eta hezkuntzan ekarriko dituen onurekin. Hau suntsitu ahal izateko, prestakuntza bat behar beharrezkoa da eta horretarako, irakasleek txip aldaketa bat izan behar dute, esperientzia faltak teknofobia eragiten baitu edota beste era batera esanda, antsietatea eta frustrazio pertsonala. Ikasleak bideo, kontsola, ordenagailu eta abarrekin hazten doazen heinean (makinak beraien bizitzaren parte dira), irakasleak tresna berri hauei guztiei egokitu beharko lirateke.
Hala ere esan beharra dago, hezitzaileak prestakuntzak aldi oro jasotzen aritu beharko direla, gauza berriak ikasiz. Formakuntza kurtso hauek ez dira teknikoegiak izan behar, hau da, behar konkretuetan zehaztu beharko dira eta ondoren, jarraipen bat ikuskatu irakasleen esperientziak ikusiz.
Irakasleek ikasleak prestatu, irakatsi eta heztu behar dituzte, lan gogorra da eta zeresanik ez lan egiten duten zentroan baliabide urriak badituzte. Hau da, lehen esan bezala maisu-maistrak gaur egungo garaira egokitzeko beharrezkoa da teknologia berriei buruz formakuntza bat jasotzea, baina ikastetxean baliabiderik ez badago (interneteko konexio eza, ordenagailu kopuru mugatua…) nola praktikatu ikasleekin?
Laburbilduz, ordenagailuak ez dira ongi erabiliko eskoletan, irakaskuntza prozesuan ez badute alderdi integratzaile bat, horretarako erabilera zabaldu beharko da esperientzien ezagutzetan, ekarpen praktikoetan eta praktika konkretuetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario