Lankidetza ikaskuntza lan taldean modu eraikitzailean eta guztien artean ikastea da. Ikasleek izaten dituzten ekarpenak helburu bat lortzeko balioko dute eta guztien artean lanak burutuko dituzte. Modu honetan ikasleek irakasleengandik ikasteaz gain, ikaskideengandik ere ikasiko dute. Lankidetzan lan egitean ikasleen gabeziak zein gaitasunak orekatuta geratuko dira.
Lankidetzan aritzeko komunikazioa ezinbestekotzat jotzen dugu, hau guztia ez baita posible bakoitzak txanda errespetatuz ez badu entzuten eta hitz egiten. Guztien iritzia garrantzitsua izatea ezinbestekoa da, eta rolak banatzea garrantzitsua dela deritzogu.
Þ Nola bilatu, antolatu eta konpartitu dezakegu modu eraginkorrean informazio eta materialak?
Lehenik eta behin taldekide guztiek garbi izan beharko dute zein den lortu beharreko helburua. Helburu hori lortu ahal izateko informazioa bilatzeko liburuak, internet... erabili dezakegu. Informazio hau antolatu eta konpartitzeko orduan, hainbat teknika erabili ditzakegu. Adibidez, brainstorming edota ideian zaparrada izeneko teknika, guztiek jaso duten informazioaren zatitxo inportanteak besteei igortzea.
Horrez gain, informatikaren munduan ere hainbat erreminta dugu hau guztia antolatu eta konpartitzeko. Adibidez, google docs, blog-ak, wikiak...
Gure kasuan moodle-a eta honen barruan eztabaidagunea izango litzateke adibide ezinhobea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario