LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE BATEK, ZER PRESTAKUNTZA TEKNOLOGIKO BEHAR DU?
Lehen Hezkuntzako irakasle batek aurrerapen teknologikoen berri izan behar du eta ikasgaiarekin lotuta dauden tresnak erabiltzen jakitea beharrezkoa dela iruditzen zaigu, irakatsi nahi dena modu erakargarriagoan azaltzeko edo irakasgaiaren osagai gisa. Honetarako teknologia berriei irekita egon behar dira, beldurrak alde batera utzita (teknofobia baztertu eta teknologia berrien inguruko ikuspuntua positiboki aktibatu), baina baita jarrera menpekoak ere. Zergatik?
IKT-ak informazioa ematen baitigute eta era berean, informazio horretaz baliatzeko tresnak eskaintzen baitizkigute: informazioa gordetzeko, berreskuratzeko eta forma desberdinetan aurkezteko aukera, komunikatzeko era berriak...
Hala ere, argi izan behar dugu, teknologiak ez duela ezagutza sortzen, bitartekariak bakarrik direla eta informazioa hau guztia sailkatzen jakin behar da eta baita ikasleei irakatsi ere informazioa diskriminatzen edota iritzi kritikoa garatzen.
Gaur egungo gazteek txiki-txikitatik tresna hauen ezagutza dute, mundu globalizatu honetan irakasleek prestakuntza eguneratua izatea beharrezkoa dute. Multialfabetizazioa, hots, informazioaren alfabetizazioa, ikus-entzunezko alfabetizazioa eta alfabetizazio teknologikoaren beharrak eta onurak hezkuntzan abantailak ekartzen ditu, hau da, irakaslearen lana erraztu dezake eta ikasleen motibazioa eta jakin-mina pizten ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario