Edozein eduki aurkezteko modurik erakargarriena irudi eta soinu bidez dela uste dugu, adibidez, askoz ere errazagoa da historiari buruzko informazioa bideo batean ikustea gai berberari buruzko liburu bat irakurtzea baino. Irakurtzeak esfortzu bat egitea dakar eta bideo bat ikusteak aldiz esfortzu hori murriztu egiten du eta horregatik izaten da errazagoa ikasle bat multimedia bidez erakartzea.
Hezkuntzaren mundura abiatzen bagara eta teknologiaren garaian gaudenez, ezinbestekoa da, hezkuntzan ere, ikus-entzunezko baliabideen bidez, curriculum-a irakastea. Gaurko ikasleek teknologiarekiko duten interesa eta gaitasuna aprobetxatuz, irudi eta soinuen bidez, ikasleen motibazioa areagotuko da. Ondorioz, motibatuta badaude, irakaskuntza errazten da.
Azken finean, testu bat interesgarria izan daiteke, irudiekin erakargarria eta irudi eta soinuekin askoz motibatzaileagoa eta erakargarriagoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario