Hona hemen Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak Lehen Hezkuntzan ikasgairako sortu dugun blog-a. Ea gustuko duzuen!!!

sábado, 19 de noviembre de 2011

Zer osagai kontutan hartu behar dira osagai multimedia erabiltzeko orduan? Nola egiten da bideo-lan bat?

Hasiera batean norentzako den jakin beharko dugu, hau da, haur batentzako den, heldu batentzako... Multimedia horrekin zer nahi den lortu ere jakitea garrantzitsua dela uste dugu, zerbait saltzeko edota hezteko den..., zer motatako mezua nahi den igorri (komertziala, prebentziozkoa...) Ez baitu mezu bera izango. Horrez gain, nola egituratuta egongo den ere jakin beharko dugu, zein izango den gidoia edota irudiekin batera joango den testua, zer irudi jarri behar diren (non, nor, zer, noiz... grabatu), zer soinu sartu behar den...
Bideo lan bat egiteko orduan hiru puntu direla garrantzitsuak uste dugu. Alde batetik, grabatzen hasi aurretik egin beharreko guztia, hots, gidoia landu, grabaketa zona prestatu, sartuko diren elementuak antolatu eta honek guztiak dakarren lana. Jarraian, grabaketa dator, hemen lana aurretik antolatutako guztia grabatzea izango litzateke, gidoia jarraituz. Eta azkenik, muntaia dator. Zati hau garrantzitsuena dela uste dugu, hemen soinua, ahotsa, irudien antolaketa, testua... jarri beharko direlarik.



No hay comentarios:

Publicar un comentario