SARRERA:
Irudi bat irakurtzea elementu morfologikoak irakurtzea baino gehiago da, horregatik haurrak irudi eta erlazio sinbolikoen munduan bizirauten edota bizitzen laguntzea da hezkuntzaren helburuetako bat.
Hona hemen derrigorrezko hezkuntzaren curriculumean agertu beharreko ikus-entzunezko lengoaiaren ezagutzak:
Þ Mintzairen konparazioa
Þ Argazkia
Þ Ikus-entzunezko gramatika eta semantika
Þ Komunikabeak orokorrean
Þ Publizitatea
Þ Irakurketa kritikoa
Þ Bideoa
Þ Ikus-entzunezko sorrera
Hau da, pertsona batek ikus-entzunezko formakuntza egokia duela esaten da, irudi bidezko mezuak jasotzeko eta igortzeko gai izango denean.
KOMUNIKAZIOAREN TEORIA:
Komunikazioaren teoriak komunikazio interpertsonalean parte hartzen dituzten elementu eta prozesuak azaltzen ditu. Hauek dira:
Þ Igorlea: informazioa transmititzen duen pertsona.
Þ Kodea: mezuaren hizkuntza
Þ Mezua: igorri nahi den informazioa
Þ Kanala: mezua igortzeko balio duten euskarri fisikoak
Þ Testuingurua: komunikazio inguratzen duen egoera
Þ Hartzailea: mezua jasotzen duena.
Batzuetan, hartzaileak igorleak bidalitako mezua ez du ongi ulertzen edota mezua beste era batera interpretatzen da, interpretaziozko arazoak daude, hona zergati batzuk:
Þ Igorlearen ezagutza faltagatik edota komunikatzeko gaitasun faltagatik mezuaren kodifikazio kaxkarra
Þ Kanalean mezuaren distortsioa
Þ Hartzaileak mezua jasotzeko gaitasun baxua.
Þ Igorlearen hiztegi eza, kultura desberdinetako parte hartzaileak...
INFORMAZIOAREN PROZESUA:
Pertsonok toki guztietatik informazioa jasotzen ari gara eta gure burmuinak bi eratara jaso dezake informazioa:
Alde batetik, “prozesu sekuentzial” eran, burmuinak informazio abstraktua prozesatzen du (hitzak, eskemak...). Bestetik, “prozesu global” eran, informazio konkretua prozesatzen du burmuinak (irudiak, argazkiak...)
Komenigarria da pertsonok informazioa bi eratara prozesatzen jakitea.
IKUS-ENTZUNEZKO MINTZAIRA:
Ikus-entzunezko mintzaira elementu morfologikoz, gramatikoz eta baliabide estilistikoz osatuta dago. Ezaugarri nagusienak:
Þ Komunikatzeko sistema bat da
Þ Multisentsoriala (ikusmenezkoa eta entzumenezkoa)
Þ Informazioren prozesu paraleloa sustatzen du
Þ Burmuinaren eskuin hemisferioren erabilera handitzen du.
Þ Sintetikoa
Þ Sentsibilitatea adimena baino lehenago mobilizatzen du
Argi dago, ikus-entzunezko mezuek komunikazioa errazten dutela, motibatzaileak direla eta pertsonen errealitatera hurbiltzen direla.
Ikus-entzunezko mintzairan aspektu edota dimentsio desberdinak aurki ditzakegu:
Þ Aspektu morfologikoak:
o Ikusmenezko elementuak:
§ Ikonoak edota abstraktuak
· Figuratiboak
· Eskematikoak edo sinbolikoak
· Abstraktuak
§ Denotazioa edota konnotazioa
§ Sinpleak edota konplexuak
§ Originalak edota ezagunak
o Entzumenezko elementuak:
§ Musika
§ Soinu efektuak
§ Hitzak
§ Isiluneak
Elementu morfologikoen funtzioak hiru dira:
- Informatiboa, testigantza, formatiboa...
- Dibertimenduzkoa, adierazgarria...
- Iradokitzailea: publizitatea, propaganda
Þ Aspektu sintaktikoak:
o Planoak:
§ Plano deskribatzaileak:
· Plano handi orokorra
· Plano orokorra
§ Plano narratiboak:
· Plano osoa
· Plano amerikarra
· Plano erdia
§ Plano adierazgarria:
· Lehen planoa
· Xehetasunen planoa
o Angeluak
§ Angelu normala
§ “Picado”
§ “Contrapicado”
§ Inklinazio laterala
o Konposaketa
§ Lerro bertikala
§ Lerro horizontala
§ Lerro inklinatuak
§ Lerro makurrak
§ Aire
§ “Regla de los tercios”
§ Simetria
o Eremuaren sakonera:
§ Fokuaren distantzia
§ Diafragmaren irekiera
§ Kameraren eta objektuen arteko distantzia
Ezaugarri honen erabilera egokiak efektu estetiko interesgarria lortzea ahalbidetzen du, objektu determinatu batzuk nabarmentzea eta besteak difuminatzea ikusleak arreta ez galtzeko.
§ Eremu sakonera handia
§ Eremu sakonera txikia
o Fokuaren distantzia:
§ Angelu handia
§ Objektibo arrunta
§ Teleobjektiboa
§ Macro objetiboa
o Segida
o Erritmoa:
§ Erritmo dinamikoa
§ Erritmo lasaia
o Iluminazioa:
§ Iluminazio atsegina
§ Iluminazio gogorra
§ Koloreen tenperatura
o Kolorea:
§ Gehigarria
§ “Sustractivo”
§ Koloreen propietateen artean:
· Tonalitatea
o Kolore beroak: zuria, horia, laranja, gorria
o Kolore hotzak: berdea, urdina, morea, grisa, beltza
· Asetasuna
· Argitasuna
o Kameran mugimenduak: bi eratakoak
§ Mugimendu fisikoak:
· Panoramikoa
· Traveling
§ Mugimendu optikoak:
· Zooma
o Beste elementu batzuk:
§ Puntuazio ikurrak:
· Mozketa
· Azken irudia beltzez bihurtzea
· Hasierako irudia beltzez agertu, irudi erreala poliki-poliki agertzen delarik.
· “Cortinillas”
· “Encadenamiento”
· Fokatze desegokia
· Izoztea
· “Barrido”
§ Testu eta grafikoak
§ Trukuak
§ Musika eta soinu efektuak
· Dokumental musika
· Musika “incidental”
· Musika asinkronikoa
Þ Aspektu semantikoa:
o Denotaziozko esanahiak (objektiboak)
o Konnotaziozko esanahi posibleak (subjektiboak)
Þ Baliabide estilistikoak:
o Ikusmen baliabideak eta linguistikoak
§ Elipsiak
§ Metonimiak
§ Hiperboleak
§ Konparazioak
§ Metaforak
§ Sinboloak
§ Pertsonifikazioak
§ Kontraesanak (antitesiak)
§ Hiperbatonak
§ Aliterazioak
§ Errepikapenak
§ Ideien jokoak
o Baliabide linguistikoak soilik:
§ Esaera zaharrak
§ Hitzak-markak identifikatzea
§ Dilogia: hitz polisemikoen erabilera
§ Ironia
§ Onomatopeia
§ Interjekzioa
§ Exortazioa: aholkuak ematea
§ Galdera erretorikoak
§ Aipamenak
§ Neologismoa
§ Hitz arruntak eta baldarrak, esaldi poetikoak, errimak...
PUBLIZITATEA ETA PROPAGANDA. IRAGARKIAK
Publizitatea eta propaganda komunikatzeko teknikak dira, non kontsumitzailea edota mezu horren hartzailea produktu horiek kontsumitzera bultzatzen duen.
Publizitatearen eta propagandaren dimentsioak:
- Komunikabideek erabiltzen duten adierazteko modua
- Informatiboa
- Narratiboa
- “Etikoa”, baloreen transmisorea (eta kontrabaloreena)
- Konbentzitzen duena. Propagandek jendearen ideologiak eraldatzeko balio dute, publizitateek, aldiz, zerbait saltzeko.
- Engainatzailea
- Estetikoa
Gaur egungo gizartea kontsumoan oinarritzen da. Enpresek saltzea behar dute eta produktuen kalitateaz gain, publizitateak salmentak errazten ditu.
Publizitateak, iragarkien bitartez, gure gustuetan eragiten du eta horrela erosteko gogoa agertzen da. 4 motatako iragarkiak daude:
- Aurkezpenezkoak: produktuen ezaugarriak azaltzen ditu
- “Cualificación”: produktuak eskaintzen dituzten onurak azaltzen ditu.
- Konparatiboak: konpetentziaren produktuekin konparatzen ditu
- Marka edo esloganak aurkezten dituztenak.
Iragarkietan mezu garbia eta begi bistakoa izan behar da. Intentzioa ez da ezkutukoa izan behar.
Iragarki eraginkorrek 4 fase izaten ditu, AIDA akronimoa sortuko dugularik:
- Arreta: kontsumitzailearen arreta erakarri behar du
- Interesa: produktuaren interesa jaso behar du
- Desioa: kontsumitzeko desioa eta beharra eragin behar du
- Akzioa (Ekintza): erosketa bultzatu behar du.
Publizitatea gure gizarte kontsumistaren eta materialistaren erreflexua dugu. Beharrak sortzen ditu produktuak saldu ahal izateko. Iragarki guztien arima zorionaren, arrakastaren, edertasunaren, gaztaroaren, askatasunaren, boterearen, seguritatearen... seinale dira. Balore hauek transmititzen ditu:
Þ Zoriontasuna
Þ Lehiakortasuna
Þ Arrakasta
Þ Gaztaroa
Þ Erotismoa
Þ Modernitatea
Þ Garbitasuna
Þ Kontsumismoa
Iragarkiek ez dute esfortzua, sakrifizioa, aurrezkia, autoritatea, kastitatea, solidaritatea, apaltasuna, porrotaren onarpena, mina... promozionatzen.
MEZU PUBLIZITARIOAK ANALISATZEA:
Analisi objektiboa:
Analisi honetan publizitatearen deskripzio zehatza egingo da. Zer ikusten dugu? galderari erantzungo dio. Produktuaren izena edo marka, honen deskribapena, norentzako izango den, zer trataera mota izan behar duen (zientifikoa, umoristikoa, erromantikoa...), irudiaren ezaugarriak eta deskribapen objektiboa, musika, efektua... Guztia iritzirik eman gabe.
Analisi subjektiboa:
Analisi honetan gure interpretazioa agertuko da. Zer iradokitzen digu irudiak? galderari erantzungo dio. Iragarkiak duen inpaktua, gustuko izan duten ala ez, transmititzen diren baloreak (edertasuna, arrakasta...). Hemen subjektibotasuna du oinarri.
IRUDIAREN FUNTZIO DIDAKTIKOAK:
Þ Funtzio motibatzaileak
Þ Funtzio “vicarial”
Þ Funtzio informatzailea
Þ Funtzio argitzailea
Þ Egiaztapen funtzioa
Þ Funtzio erredundantea
Þ Funtzio iradokitzailea
Þ Funtzio estetikoa
Þ Dibertimenduzko funtzioa
Þ Funtzio espresiboa
No hay comentarios:
Publicar un comentario