Eskoletan irakurketa idazketa hizkuntza irakatsi ohi da, honela ikasle guztiek oinarrizko gaitasunak beregana ditzaten. Era berean teknologia eta bideo hizkuntza ere erakutsi ohi da, honela guztiek hizkuntza hauen bidez idazten ikas dezaten eta mezuen inguruko irakurketa sakonago bat egitea lor dezaten nahi da.
Teknologia eta gailu hauen erabilera arau, helburu eta printzipio pedagogikoak kontuan hartuz erabiltzea litzateke egokiena eta ez teknologiaren ikuspegia kontuan hartuta soilik.
Ikasleek bideoak egiteko erraztasunak pentsarazi eta komunikatzen lagunduko die eta ikus-entzunezko hizkuntzaren komunikazio gaitasunak bereganatuko dituzte.
Metodologiak eta bideoen erabilera zein ustiapen didaktikoa
Didaktikoak ez diren, baina hezitzaileak diren bideo asko daude. Hauen posibilitateak zeintzuk diren ikusteko eta egokitze didaktiko aurrera eramateko, ondoko lau pausoak kontuan hartu behar dira:
a) Bideoa gelan erabili aurretik
Bideoa gelan ikusi aurretik irakasleak behin baino gehiagotan ikustea komenigarria da bere edukiak eta erabiltzen dituen hizkuntza ezagutzeko. Markatzen dugun une bakoitzaren atzetik fitxa bat betetzea ere komenigarria litzateke, bertan hobekuntzak etab. jasoaz. Burutu beharreko beste zenbait lan ere badaude (mapa semantikoa, ariketak antolatu, helburua pentsatu, bideoaren zati interesgarrienak hautatu, edukiaren eskema bat egin…)
b) Gelan erabiltzen ari garen bitartean baino ikusi aurretik
Adina eta gaiaren inguruan dituzten ezagupenen araberako estrategiak aukeratu beharko ditu irakasleak. Ikasleak ikusiko dutenaren inguruan informatu, honen inguruan dituzten ezagutzak erabiliz fitxa bat egin dezaten bultzatu, ikusi aurretik zenbait ariketa egin eta ideia zaparrada bezalako ariketen bidez bakoitzak gaiaren inguruan ezagutzen dutena azaleratu.
c) Bideoa ikusten dugun bitartean
Komenigarria da irakasleak beharrezkoa dela ikusten duenean edota ikasleek horrela eskatzen dutenean bideoa geratzea. Bideoa ikusten ari diren bitartean informazioa hartzera ohitu behar dira ikasleak. Ikaslearen jarrerak aktiboa eta motibagarria izan behar du.
d) Bideoa ikusi ondoren
Gaia eta pentsaturiko ariketak garatu. Fitxen emaitzak eta eginiko akatsak identifikatu, ikasitakoaren laburpentxo bat egin, dudak argitu, ikusitakoaren eskema bat egin, jasotako informazioa hobeto bereganatzeko ariketak egin, ikasleen ahalmen sortzailea indartu, bideoaren inguruko eztabaida bat egin gelan etb.
Irakasleak antolaturiko dinamikak
Ondoren ikusiko ditugun estrategien helburua ikasleen adimenarekin, ezagutzekin, pertzepzioekin eta pentsamenduarekin jolastea da.
a) 1. estrategia: 5 minutuz bideoa ikusi, irakasleak galderak egiten ditu eta azalpenak eman, ondoren 5 minutuz beste bideo bat ikusiko da non irakaslearen azalpenak indartzen dituen eta azkenik 15-20 minututan arazoen ebazpena, ideia nagusien errepasoa eta ondorioak egingo dira.
b) 2. estrategia: 10 minutuz bideoa ikusi, ondoren eztabaida bat egin irakasleak ikasleen galderak, zalantzak, etab. zeintzuk diren jakiteko eta azkenik berriro bideoa ikusteari ekiten diote ikasleen iritziekin eta sortu diren eztabaidekin alderatzeko.
c) 3. estrategia: talde dinamika bidez gaiaren inguruko eztabaida sortzen da, ondoren eztabaida argitzea ahalbidetzeke bideoa ikusiko da eta azkenik beste eztabaida bat burutuko da bideoa ikusi aurretik planteatu diren ideiak aztertzeko.
d) 4. estrategia: bideoa ikusi tarteka galderak egiteko geldituaz, ondoren gelan iritziak jasotzeko, erantzunak argudiatzeko, informazioa bilatzeko etab.-erako dinamika egingo da, azkenik hasieran sortu diren galdera eta iritziei erantzungo dien bideoa ikusiko da.
Ikasleek bideoaz egiten duten erabilera aktiboa
Prozesuaren kalitatea, azken produktuaren kalitatea baino garrantzitsuagoa da, horregatik komenigarria ikasketa esanguratsua aurrera eramateko ematen diren pausoak eta prozesuak zeintzuk diren ezagutzea.
a) Kontratuaren fasea: bideoa taldean egiteko lana da. fase honetan bideoa nola egin planifikatuko da, hau egiteko modu eraginkorretako bat ideia zaparradarena litzateke.
b) Dokumentalismoa: helburuak garbi ditugunean gaiari buruz informazio gehiago bilatzea komeni da. Azpi lan taldeak: Entzumenezkoa, irakurtzekoa eta ikusizkoa.
c) Gidoia: Proiektuaren helburu orokor batzuk soilik ezagutzen ditugu eta zenbait imajina, informazio, soinu etab. ditugu. Orain gidoi teknikoa osatu eta produkzio beharrak aurreikusi behar ditugu lan eskema baten bidez.
d) Produkzioa: bideo kamerarekin praktikak egin, honetarako taldekide bakoitzari paper ezberdina emanaz, zuzendaria, kamera, kamera laguntzailea…
e) Edizioa
Bideo digitalak sortzeko zein editatzeko tresnak.
Edizio sinpleak egin nahi ditugunerako zenbait programa daude, esaterako QuickTime Pro. Bideo dokumentuetatik edota argazkietatik edizio sinpleak egin daitezke.
Imajinak ditugun lekutik, kamera… ordenagailura pasatu ahal izateko gailu ezberdinak ere beharko ditugu, esaterako txartel digitala.
Bestalde CD-Rom grabatzailea edota DVD grabatzailea ere beharrezkoak izango dira.
Klase praktikoetarako jarduerak.
Bideo batetik abiatuta zenbait ariketa egin, bideoa ikusi aurretik, ikusi bitartean eta ikusi ondoren
Proiektuak.
a) Bideoa digitalizatu ordenagailuan eta aurretik eginiko proposamenarekin bat datorren edizioa egin.
b) Internetetik jaitsitako bideo bat berriro editatu geure gailuak erabiliaz.
Kamera digital bateko artxiboak ordenagailura pasa eta hauekin muntaia bat egin editatzeko balio duten programa ezberdinak
No hay comentarios:
Publicar un comentario