Hona hemen Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak Lehen Hezkuntzan ikasgairako sortu dugun blog-a. Ea gustuko duzuen!!!

sábado, 26 de noviembre de 2011

BIDEOA ETA HEZKUNTZA: BIDEO HEZITZAILEAK VERSUS BIDEO DIDAKTIKOAK

Bideo teknologiari esker, hezkuntza arloan, gauza asko sor ditzakegu:ikus-entzunezko mezuak,animazioak,bideoak etab.
Bi motatako bideoak daude:
Bideo didaktikoak eta bideo hezitzaileak.
BIDEO DIDAKTIKOAK
Ikaskuntza-irakaskuntza prozesurako sortuta eta diseinatuta dagoen bideoari, deitzen zaio. Bideo hauek, hezkuntza mailaz, edukiez eta arloez  informazioa ematen dute.
BIDEO HEZITZAILEAK
Bideo hauek, berez, ez dira sortu hezkuntza mailan aplikatzeko, baina haien ezaugarriak kontutan hartuz, hezitzaileak izan daitezke,irakasleok egokitzapen batzuk egin eta gero. Bideo hezitzaileak  egokitu eta gero, bideo didaktikoak bihurtzen dira. Bideo horien artean, dokumentalak, telebistako programa batzuk etab. aipatu ditzakegu.
BIDEO DIDAKTIKOEN FUNTZIOAK
Bideoen erabilera, hezkuntza arloan landu behar diren edukiei eta helburuei heldu behar zaie.
FUNTZIOAK:
FORMATZAILE EDOTA EBALUATZAILE FUNTZIOA (IRAKASLE-IKASLEENTZAT)
Bideoei esker, hainbat jarrera eta ekintza ikasteko eta aztertzeko aukera dugu. Alde batetik, guk irakasle bezala, gure klaseak eta lanak, grabatu ditzakegu, geroago, gure lanari buruzko  hausnarketak eta  analisiak egiteko. Beste aldetik, ikasleek ere grabaketak egin ditzakete, haien jarrerak eta baloreak aztertzeko.
Laburbilduz, hezkuntzarekin erlazionatuta dauden egoerak, ikusteko eta aztertzeko aukera ematen duten bideoek, oso baliogarriak dira bai irakasle bai ikasle formakuntzarako.
INFORMATZAILE FUNTZIOA
Hezkuntza arloan, funtziorik erabilgarriena da. Bideo hauetan azaltzen da testua narratiboa da eta irakasleei dagokie gelarako egokitzapenak egitea: metodologia, kontzeptu mapak, galderak…
MOTIBATZAILE FUNTZIOA
Bideo askok atentzioa eta emozioa eragiten dute ikusleen artean. Bideoek, ikasleen motibazioa areagotzen dute. Beraz, bideoak erabili ditzakegu, gai bat aurkezteko eta berari buruz eztabaidak sorrarazteko. Ez dira oso luzeak izan behar, bestela, ikasleak motibatu beharrean, nekatu egiten dira eta ez diote bideoari arreta jartzen.
Garrantzitsuena bideo ikusi eta gero datorren eztabaida, jakin-mina… da.
ADIERAZGARRI, ARTISTIKO ETA SORTZAILE FUNTZIOA
Bideoei esker ikasleek beraien ekoizpenak azaldu ditzakete, hizkuntza sortzailea eta adierazgarria azalduz.
Teknologi berriei esker, oso erraza da bideo bat sortzea, musika gehitu,testuak gehitu…
GIZARTE PROZEZUEN  IKERTZAILE FUNTZIOA
Bideoak hainbat gizarte zientzietan (psikologia, soziologia, historia, etab) eta beste arloetan ere (biologia, medikuntza…), erabilgarriak gertatzen dira, behaketak eta ikerketak aurrera emateko.
KOMUNIKATZAILE FUNTZIOA
Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua, komunikazioan datza. Bideoen erabilerari esker, komunikazioa hobetu daiteke. Tresna teknologikoak oso baliagarriak dira geletan, datuak gordetzeko, mezuak adierazteko, informazioa partekatzeko… Irakasleok, teknologi berriak erabiltzeko aukera eman behar diegu ikasleei.
BIDEO DIDAKTIKOAK AUKERATZEKO OINARRIAK
Bideo didaktikoak aukeratzeko garaian, lau osagai hartu behar dira kontuan: helburuak, edukiak, metodologia eta ebaluazioa.
Helburuei buruzko galderak:
Zein ikasleentzat da egokia? zeintzuk dira helburu pedagogikoak?
Edukiei buruzko galderak:
Irakasgai  desberdinetan erabili dezakegu?
Zeintzuk dira azaltzen dituen edukiak?
Metodologiari buruzko galderak:
Iraupena?
Motibatzailea da?
Ulertzeko argibideak ematen al ditu?
Ebaluazioari buruzko galderak:
Ikusi eta gero, zer egin behar du ikasleak?
Erraza al da ikaskuntzak ebaluatzea?
Nola egin behar da ebaluazioa?

No hay comentarios:

Publicar un comentario