Web 2.0-k eskaintzen dizkigun zerbitzuei buruz jaso dugun informazio guztia oso interesgarria eta baliagarria dela iruditzen zaigu. Hasieran ideia handirik ez genuen bigarren lan honetan landu dugun honi guztiari buruz.
Alde batetik, flickr-ari buruz hitz egin genuen, argazkiak nola igo, sailkatu, bilatu..., hainbat eratara erabili daitekeela ikusi genuen. Guk hau erabiltzen genuen, baina ez genekien beste era batera ere aprobetxa zitekeenik.
Horrez gain, Wikia ere ikusi genuen. Lan talderako oso baliagarria dela ikusi zen eta hezkuntza munduari abantaila eta erabilgarritasun ugari ekar diezaiokeela nabaritu zen. Aurkezpenean, era labur batean nola erabiltzen den ikasi dugu eta orain praktikan jartzea komeni da.
Zer esanik ez dugu, blogen munduan ikasi genuen guztiaz. Etiketak jartzen ikasi (kostata baina beno), blogak apaintzen eta beste hainbat kontzeptu guretzat berriak zirenak eta orain IKT ikasgaia lantzeko oso ondo etorriko zaizkigunak.
Google earth-ek dituen hainbat erreminta ikastea ere interesgarritzat jotzen dugu, honekin matematika, zientzia... alorrak praktikan jar baititzakegu gure ikasleekin.
Azkenik, RSS irakurleak zertako diren jakin dugu, ez genekien nola funtzionatzen zuten irakurle hauek eta eguneroko bizitza asko errazten duela konturatu gara, gure web gune nagusienetan informazio berria dagoen abisatzeko balio digulako.
Ez dakit bakarren bat ahaztu zaigun, baina oso “argigarritzat” jo dezakegu azkeneko klasean izan genituen aurkezpenak.
Agerian gelditzen da irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak eboluzionatu duela eta gehiago egin beharko duela, bai ikasleak, bai irakasleak parte hartzaileak bihurtu behar dira eta ez subjektu pasiboak, soilik. Zerbitzu hauek guztiak ondo zuzenduta eta erabilita gauza askok errazten dizkigute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario