Informazioaren gizartea sortzen duten sareen multzoek, teknologiek eta sistemek internet aurkitzen dute tokia. Web-a bitartekari nahiko gaztea dugu eta etengabe eraldatzen doa. Oso denbora murritzean, Web estatiko eta pasibo batetatik parte-hartzaile eta kolaboratibo batetara pasatu gara, non erabiltzaileak protagonista bihurtu diren eta informazioa konpartitzeko, iritziak jasotzeko, erlazioak egiteko... gunea sortu den.

Baina hau guztia ez litzateke posible izango, erreminta teknologiko indartsu batzuk gabe eta batez ere, erraz erabiltzen direnak. CMS-ak edota edukien gestioen sistemak oso lagungarriak dira, edozeinek web-ean edukiak publikatzea errazten baitute. Blog-ak, wikiak, foroak... oinarritzen diren plataformak ditugu. Sistema hauen konplexutasun teknikoa erabiltzailearentzako gardena da, gainera askok ereduak dituzte, non laguntza bitartez diseinuak sortzen diren.
RSS-ek edota atom-ek informaziora erraz iristea ahalbidetzen dute, notizia kanaletara harpidetzea bezain erraza.
Web 2.0ren beste kontzeptuetako bat focsonomic edota etiketatzaile soziala da, edukiak modu errazean sortzeaz gain, erabiltzaileek informazioa kategoria tematikoetan sailkatu dezakete, tag edota etiketen bitartez. Adibiderik nabarmenena, Wikipedia dugu, erabiltzaileen sortutako entziklopedia bat, irekia eta doako sarrera duena. 2001. urtean sarean agertu zen eta interneten informazioa topatzeko garrantzitsuenetarikoa da.
Web 2.0 zerbitzuz josita dago: sortzeko eta partekatzeko guneak, edozein motatako artxiboak eta materialak; argazkiak, bideoak, multimedia aurkezpenak, leihatila birtualak edota lineako erreminta ofimatikoak aurki ditzakegu.
Web 2.0ren bitartekari garrantzitsua blog Obitacora dugu, online zerbitzu gehienak batzen baititu. Blogak edozein motatako artxiboak, zerbitzuak edota erreferentzia multimediak onartzen ditu, informazioa igortzen du eta iradokizunez atzeraelikatzen da. Beste blogekin eta Web guneekin lotzean Blogoesfera (blog multzo bat da eta baita blogen atzeko pertsonen artean sortzen den erlazio multzoa ere) bat sortu du.
Wikia sareko beste formatu paradigmatiko bat da. Kolektiboki eta era horizontalean eraikitzen den toki bat da. Wikiaren egileek ezagutza editatu, argitaratu, eraldatu eta eraiki egiten dute; adibiderik nabarmenena, wikipedia dugu, baina adibidetako bat da beste hainbat baitaude.
Blogen, web sozialen eta banda zabalen hedatzeak hedabideen ikusmoldea aldatu du. Gaur egungo egunkariek, irratiek eta telebistek adibidez, interneten topatu du tokia, formatu dinamiko eta parte-hartzailea sortuz.
Baina hauek guztiak nolako eragina du hezkuntzan?
Argi dago, 2.0 sarearen filosofia osagai sozialean oinarrituta dagoela, komunikazioa, kolaborazioa eta trukaketa indartzen du. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua komunikazioan oinarritzen bada, zentzugabekoa izango litzateke teknologia honek ematen dizkigun baliabideak ez aprobetxatzea, parte hartzea, kolaborazioa eta ezagutzaren eraiketa kolektiboa garatzeko tresna oso baliagarria baita.
Informazioa ez dago hezkuntza zentroetan bakarrik, kanpoan ere bada. Sarean zehar ere badabil eta hori dela eta helburuetako bat konpetentziak garatzen eta informazioa bilatzeko, batzeko, prozesatzeko eta ezagutzan bihurtzeko trebakuntzak garatzen irakatsi beharko litzateke.
2.0 erreminten erabilera, era askotan aprobetxatu dezakegu: informazioa batu eta partekatzeko, edukiak sortu eta partekatzeko...
WEB 2.0 ETA HEZKUNTZA
No hay comentarios:
Publicar un comentario