Azken urte hauetan,Weba informazioa elkartrukatzeko leku bat bihurtu da,non erabiltzaileen partaidetzak, garrantzi handia du.Interneteko aro berri bat azaltzen zaigu. Erabiltzaileen papera, aldatu egiten da, irakurle izatetik, parte hartzaile izatera.Web 2.0 ri buruz ari gara.
Wikipediak dioenez, web berri hau hainbat komunitatez osaturik dago.Erabiltzaileek sare sozialak, wikiak ,folksonomiak etab. sor ditzakete eta haien bidez, sormena eta partaidetza errazten da. Aldi berean, edukiak elkartrukatzeko aukera izaten dugu.
Web 2.0 a hainbat aplikazioetan eta zerbitziotan oinarritzen da: blogak, sare sozialak, “podcasting”a, sindikatzeko sistemak,…Haien esker, edonork informazioa eratu eta aldatu dezake.

Berak, hurrengo ezaugarriak aipatzen zituen: Aktibotasuna, partaidetza,talde lana,errealitatearekiko loturak,….
ZERBITZIOAK ETA APLIKAZIOAK
Zerbitzurik erabilgarrienak:
BLOGAK
Artikuluak (postak) jasotzen dituen interneteko webguneak dira.Sarrerak kronologikoki antolatzen dira eta bisitariak komentarioak uzteko aukera du.Egileak soilik idatzi dezake.
Sarrera bakoitzari, etiketa bat (tag) eranzten zaio,gairik nagusiena deskribatzen duela.
WIKIAK
Interneteko webguneak dira, edonork sortu, aldatu edo ezabatu ditzakeenak.
Hezkuntzari dagokionez,wikiak oso tresna ona dira talde lanerako.Bai ikasleak, bai irakasleak lanak eta dokumentuak eragin ditzakete,elkarren ondoan egon gabe.
Wikipedia da wikirik ospetsuena.
Wiki orriak erraz erabili ditzakegu.Pantailan azaltzen diren argibideak jarraitu ezkero,erraz aldatu edo ezabatu dezakegu gauden orria.
Wikietan erregistraturik gelditzen dira edonork egindako aldaketa guztiak(historiala) eta aurreko bertsioak berreskuratzeko aukera ematen digu.
Wikien adibideak: Wikipedia, aulawiki 21, Wikitaller, Wikicolombia, wikiak hezkuntza arloan..
Wikiak sortzeko lekuak:
Wikispaces; Wetpaint; Media Wiki, Twiki..
ETIKETAK ETA MARKAGUNE SOZIALAK
Etiketak (tags), web orri bati, argazki bati, bideo bati eta abarri, deskribatzeko eranzten zaion hitz gakoa da. Haren bidez edonork informazioa bilatu dezake modu erraz batean.
Markagune sozialak: Sistema honen bidez, interneteko erabiltzaileak bere gustuko web guneak gorde, sailkatu eta parteka ditzake, beste batzuekin. Bilaketa errazteko, etiketak eta kategoriak erabiltzen dira.
FOLKSONOMY
Web edukiei etiketak gehitzeko aukera da, non erabiltzaile guztiek,elementu bera etiketa dezaketen,baliagarritasun eta informazio gehiago gehituz.Elkarren arteko mailaketa bat da.
Del.-icio.us, Blinklist eta Furl, adibideak dira.
MULTIMEDIA SHARING
Multimedia baliabide partekatzeko eta gordetzeko zerbitzua da.Ezagunenak, You Tube(bideoak),Flickr(argazkiak),eta Odeo ( podcasts) dira.
Multimedia edukiak gordetzeko eta partekatzeko leku gehienek, edozein blogetatik eta web orritatik, edukiak ikusteko aukera eskaintzen dute.Hauen artean, hurrengoak daude:
*SlideShare (aurkezpenak)
*Google Docs (dokumentuak,kalkulo orriak..)
*YouTube(bideoak)
*Flickr(Argazkiak)
*OurPictures(argazkiak)
*SnapFish(argazkiak)
*Fotki(argazkiak)
*Odeo(podcasts)
AUDIOBLOGGING ETA PODCASTING
Audio artxiboak eratu, Mp3 formatuan,edozein aparatuan entzuteko:Ipoden,mugikor telefonoetan,USB memoriatan etab. Ondoren interneten jarri eta RSS sareen bidez ezagutzera eman.
Hezkuntzari dagokionez, podcastak Atzerriko hizkuntzak ikasteko erabiltzen ari dira.
Aldi berean, podcastak sortzea oso lan motibagarria izan daiteke ikasleentzako, jakinda haien lana edonork ikusi dezakeela interneten.
RSS ETA SINDIKAZIOA
Interneten informazioa banatzeko modu bat da. Formatu desberdinak ditu: feed, Web feed, chanel horien bidez erabiltzaileak web bateko edo askotako nobedadeak eta albisteak jakin ditzakete.
RSS batera harpidetuz gero,hainbat web gunetan sortzen diren nobedadeak,zuzenean jasotzen dituzu.: bloggen sarrerak, podcastak…
RSSak, bi osagai ditu:
· XML kodea
· RSS irakurgailu bat.
Abantailarik nagusienetako bat da Internetako erabiltzaileek, gustuko web orriak bisitatzen ibili beharrean,ea nobedaderik dauden ikusteko,RSS irakurgailu programak egunero eta automatikoki,harpidetutako web gunetan konektatzen da eta mezu abisuak, nobedadeak bidaltzen ditu.
WEB 2.0 AZKEN ZERBITZUAK
Aipatzekoa da azaltzen ari diren ideia eta zerbitzu berriak. Gero eta gehiago dira.Batzuk baliagarriak izango dira eta beste batzuk desagertuko dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario