IKT-ak era askotan erabiltzeko aukera ematen digute, sarri ikasteko helburuarekin. Hauek gero eta baliagarriagoak dira hezkuntzan irakasgaiak irakasteko, irakatsi nahi dena modu egokian azaltzeko edo irakatsi nahi denaren osagai gisa.
Irakasleak tresna ezberdinak erabiltzen ikastea eta hauen erabilera bermatzea ezinbestekotzat jotzen dugu, sistema eragileak, office-ak edota sareak eskaintzen dizkigunak, besteak beste. Hauetaz gain transparentziak, bideoak, arbel digitalak... erabili ohi dira. Esaterako ondoko gauzak lantzeko erabil daitezke:
- Ikasleen sormena bultzatzeko
- Iritzi kritikoa garatzeko
- Jakin mina pizteko
- Elkartasuna sustatzeko
- Autonomia nahiz elkarlana indartzeko
- ...
Ezagutza hau etengabea izan behar da, hau da, eguneratua. Ondorioz, alfabetizatze teknologikoak behar ditugu. Horrez gain, erabiliko ditugun baliabide teknologikoek irakasgaiarekin loturik egon beharko dute.
Gainera, irakasleek ikasleekin bakarrik ez dute lan egiten, beste erakunde, guraso eta abarrekin ere komunikatu beharra izaten dutenez, teknologia behar-beharrezkoa dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario