Hona hemen Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak Lehen Hezkuntzan ikasgairako sortu dugun blog-a. Ea gustuko duzuen!!!

viernes, 11 de noviembre de 2011

ZE IKT TRESNA ERABILI BEHAR DIRA LEHEN HEZKUNTZAN?

Irakasleak ikastetxean egin beharreko lan ezberdinetarako beharrezkoak ditu IKT tresnak gaur egun, irakasteko, beste irakasleekin lankidetzan aritzeko, gurasoekin harremanetan jartzeko, eskolaz kanpoko erakundeekin elkarlanean aritzeko…

Honako hauek izango litzateke IKT tresnak lagungarriak:
Þ    Ordenagailua eta bere periferikoak
Þ    Mobilak
Þ    I-Pad
Þ    Liburu elektronikoak (e-book-ak)
Þ    Proiektoreak
Þ    PDA
Þ    GPS
Þ    DVD
Þ    Arbel digitalak
Þ    Bideo kamerak
Þ    Pen drive
Þ    Smartphone
Þ    Sare sozialak (facebook, twitter...)
Þ    Posta elektronikoa
Þ    Blog-a
Þ    Internet
Þ    Bideo konferentziak
Þ    Eztabaida guneak
Þ    ...

Baina hau guztia beharrezkoa al da?
Argi dago, irakasle batek jakin behar duela tresna bakoitza zer den. Hala ere, guztia menperatzea oso zaila dela uste dugu. Horregatik, egunero erabili beharreko teknologia erabiltzen jakin beharko du irakasle batek, hau da, ordenagailua, arbel digitala, proiektorea, sarea, posta elektronikoa... eta irakasgaiarekin lotuta egon daitezkeen material digitala menperatzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario