Hona hemen Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak Lehen Hezkuntzan ikasgairako sortu dugun blog-a. Ea gustuko duzuen!!!

domingo, 18 de diciembre de 2011

AGREGA PROIEKTUA


Zer da Agrega??
Kalitatezko hezteko eduki digitalen iturri onena dugu agrega. Pedagogikoki baliozkotua, doakoa eta irakaskuntza komunitatearentzako pentsatua.
Zergatik sortu zen?
Agrega proiektuak hezkuntza sistemaren barruan teknologiak sartzea zuen helburua. Red.es-en, hezkuntza ministerioaren, politika sozial eta kirolaren eta komunitate autonomikoen arteko ekimen bat dugu. Guztien artean Eduki digitalen plataforma garatzen dute, irakasle-ikasleen artean hezteko eduki digitalak erabiltzeko. Agregan topa ditzakegun hezteko edukiak kurrikularki antolatuta daude, honela hezkuntza ez unibertsitarioan erabili ahal izateko.
Agregak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiaren erreminta erabilgarriak gelan eta gelatik kanpo integratzea du xede nagusia.
Hemen bilatzaile on bat aurki dezakegu, honela hezteko edukietara modu erraz eta azkarrean sar gaitezkeelarik. Edozein erkidegoko hezteko edukiak bilatuko ditugu, gure gelan momentuan erabili ahal izateko, instalakuntza beharrik gabe.
Hona hemen Agregaren helbidea: www.proyectoagrega.es, bertara sartu eta edukiak, bideoak, tutoretzak... izango ditugu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario