Hona hemen Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak Lehen Hezkuntzan ikasgairako sortu dugun blog-a. Ea gustuko duzuen!!!

domingo, 18 de diciembre de 2011

CREATIVE COMMONS ESPAINIA

Teknologiaren mundu hau aurrera doan heinean eta tresna berriak sortzen ari diren heinean, edozeinek du aukera, modu errazean, lanak eskuratzeko, sortzeko, aldatzeko, argitaratzeko edota banatzeko aukera. Hau guztia egin ahal izateko Creative Commons lizentziak sortu ziren. Hauen bitartez, sortzaileak bere lana berrerabiltzeko baimena onartzen du, baina berak erabakitzen du lana jaso edo berrerabili nahi duenak zein erabilpen baldintza errespetatu beharko duen.
Web honek (http://es.creativecommons.org/) CC lizentzia dituzten lanak bilatzea ahalbidetzen du eta baita igotzea ere. Bertan mota desberdinetako lizentziak daudela ikus dezakegu, honela jakin dezakegu guk besteen lanak nola erabili eta baita guk nola igo gure lanak ere.

Aitortu: edukien iturriak aipatzera derrigortzen du.
EzKomertziala: edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzea derrigortzen du.
LanEratorririkGabe: edukiak elkarbanatzen uzten du baina inongo aldaketarik egin gabe.
PartekatuBerdin: lan eratorrien lizentzia jatorrizkoarenaren berdina izatea derrigortzen du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario