Hona hemen Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak Lehen Hezkuntzan ikasgairako sortu dugun blog-a. Ea gustuko duzuen!!!

domingo, 18 de diciembre de 2011

AZKEN ONDORIOA

Iragarki guztiak ikusi eta gero oso desberdinak izan direla nabaritu dugu. Batzuk antzezlan lanak egin dituzte, beste batzuk paperen bidez adierazi dute mezua... Azken finean, guztiok lortu dugu muntai politak sortzea (guri behintzat hori iruditzen zaigu).
Argi geratu da Ikt-en erabilera bai hezkuntzan eta baita edozein arlotan ere produktiboa dela eta garrantzi handia duela.
Gaur egun arruntak diren tresnen bidez, mugikorrak, bideo kamerak…edozein balore, mezu etab. transmititu daiteke era erakargarri batean. Ez dugu informatikoak edo ikus entzunezko espezialistak izan behar, (hasieran hala ematen bazuen ere) iragarki politak sortzeko. Hala ere, nabari duguna zera izan da: iragarki bat izateko batzuena luzeegia iruditu zaigula, baina orokorrean denok, gure modura izan gara gai, nahi genuena azaltzeko. Oso esperientzia ederra izan da hainbat irudi grabatzea, bai gure artean eta baita gure inguruko umeekin ere. Oso dibertigarria!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario