Argi dago, IKT-ak oso tresna
baliagarriak bihurtu direla hezkuntza munduan. Gaur egun, gainera egile tresna
(material didaktikoak digitalki lantzeko aukera ematen dute) ugari aurki
ditzakegu sarean, guri beharrezkoa iruditzen zaigun irakasgai sakondu ahal
izateko.
Bestalde, jakin behar dugu egile
tresna hauek guk irakatsi beharreko irakasgaia ematen lagunduko digutela eta ez
dugu sekula, material didaktiko hori irakasteko tresna bakar bat bezala
erabili. Adibidez, gizakiaren muskuluak eta hezurrak ikastea da zientzietako
gai baten helburua. Gu material hori irakasten saiatuko gara (klase magistralak
emanez, arbel digitala erabiliz, marrazkiak eginez, internet erabiliz...) eta
sakontze moduan, egile tresna baten bitartez ariketak egin ditzakegu.
Tresna hauei esker, era dinamiko
eta dibertigarri batean hainbat material ikas dezakete gure ikasleak eta
horrela gure orduak ez dira betiko klase magistraletan oinarrituko.
Hala ere, irakasleak berak argi
izan behar ditu hiru alderdi: alde batetik, diziplina ezagutu behar du, hau da,
irakasle batek matematikak eman behar baditu matematikatan “aditua” izan
beharko da. Bestetik, ezagutza pedagogikoa izango du, hots, nola irakatsi
jakitea beharrezkoa da. Eta azkenik, teknologiari buruzko ezagutza izan beharko
du. Hiru alderdi horiekin oreka bat sortu
beharko luke irakasleak.
Ondorioz,
irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berritzaileak IKTen laguntzarekin diseinatzeko
egile tresnak baliagarri direla esan daiteke, baina hau guztia diziplina
ezagutza, ezagutza pedagogikoa eta ezagutza teknologikoa bitartez hornitu
beharra dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario