Hona hemen Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak Lehen Hezkuntzan ikasgairako sortu dugun blog-a. Ea gustuko duzuen!!!

domingo, 18 de diciembre de 2011

Zer da berrikuntza gelan?


Garaiak aldatzen ari dira eta honekin batera geletara hainbat eta hainbat abantaila teknologiko sartzen ari dira. Hala ere, honek ez du esan nahi teknologia hauek nahitaez erabili behar direnik, hau da, gure pedagogia eta diziplinari atxiki behar zaizkio teknologia hauen erabilerak. Ez da teknologia erabiltzearren bakarrik erabili behar. Eduki digitalak beharra ikusten denean edota lagungarri iruditzen zaizkigunean erabili behar dira.
Horrez gain, aldakuntza honek ikasleari ikasten ikastea ere badakarrela argi dago. Gaur egun, ikasleek beraien kabuz ikertzen, aztertzen, aukeratzen... jakin behar dute eta geletako berrikuntzak hau guztia egiteko baliagarri izan litekeela pentsatzen dugu.

Þ    Nola planifikatzen da irakaskuntza-ikaskuntza prozesua IKT-ekin?
Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren planifikazioa eraldatu behar dela edota jada egin dela esan beharra dago. Era desberdinak aurkitzea zaila eta lan gogorra da,  baina ikasleekin bat etorri behar duela argi eduki beharko dugu, hau da, baliabideen arabera, ikasle kopuruen eta gaitasunen arabera, testuinguruaren arabera... egokitu behar da.
Horretarako eduki digitalak ere lagungarri ditugu. Orain arte izan ditugun baliabideez gain, honekin gure klase orduak eramangarriagoak izan daitezke, bai irakasleentzat eta baita ikasleentzat ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario