Hona hemen Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak Lehen Hezkuntzan ikasgairako sortu dugun blog-a. Ea gustuko duzuen!!!

domingo, 18 de diciembre de 2011

HEZKUNTZA OBJETU DIGITALEN GARAPENA ETA DISEINUA: ERAKUNDE PROGRAMAK


Argi dago, aldaketa sozialak hezkuntza mundua eraldatzen ari direla. Ikerlari eta hezitzaile askoi esker, teknologiek hezkuntza sistemaren aldaketa ekarri dute.
Sarea, informazio eta komunikazioaren teknologien aurkikuntzen edukiontzia dugu, bere zerbitzuen, edukien, aplikazioen eta ebazpenen bitartez duen ondasun guztia erakusten du. Praktika pedagogikoak eboluzionatu behar dira, irakaskuntza/ikaskuntzaren eszenatoki berriak sortuz, autonomia, malgutasuna eta ezagutzaren inguruko erlazioa sustatuz. Horretarako azpiegitura, egitura teknologiko eta pedagogiko, baliabideak eta hezkuntzarako material digitalak, formakuntza eta dinamizazioa, administrarien laguntza... behar beharrezkoak dira.
Mota askotako eduki eta zerbitzuak behar dira, populazio osoaren beharrizanak ase ahal izateko. Erabiltzaile ugari dago eta hauek erantzun desberdinak eta maila ezberdinetan behar dituzte, baina azken finean, helburu batek lotzen gaitu; irakaskuntza/ikaskuntza prozesua, hain zuzen ere.
Horretarako, xede nagusienetako bat katalogo zabal bat sortzea litzateke, eduki eta material desberdinak izango dituena, guztiontzako irekia eta doakoa.
Baina zer dira hezteko eduki digitalak?
Erabiltzailearen ikasketa xede duen hezteko eduki digitala da. Kontutan hartu behar da, hezteko objektu digitalak heterogeneoak izan behar direla, produktua bera berrerabiltzeko eta  birdiseinatzeko direla.
Objektu digitalen garapenarentzako eta diseinatzeko erakundeen planak
Urteetan zehar, Espainiako hezkuntza administrazioak hainbat programa eta plan hedatu ditu:

Kalitatezko hezkuntza material digitala izatearen exijentziak, iniziatiba desberdinak sustatzea ekarri du, non eskaintza zabala aurki dezakegun hezkuntza ez unibertsitateko maila guztietarako.
Internet Eskolan Plana
90. hamarkadatik hona, Hezkuntza eta Zientzietako Ministerioko Hezkuntzaren informazioaren eta komunikazioaren zentro nazionalak, hezteko eduki digitalak sortzeko aurrerapauso ikaragarriak egin ditu, azpiegitura eta zerbitzuz hornitutako ikasgelari erantzuteko.
Internet Eskolan plana hezteko eduki digitalaren garapenerako zeregin garrantzitsua dela jotzen da. Bai produkzioaren kudeaketaren sistemarako eta baita administrazioen arteko kolaborazioaren eszenatoki bezala ere, hausnarketarako, berrikuntzarako eta esperimentaziorako gunea izatera bermatzen baitu.
Azkenik esan beharra dago, internet eskola planak hezteko eduki digitalak produzitzeko oinarrizko lerroak sortu dituela, honek formak, denbora eta erabilera orientatu baitu. Ikaskuntza/irakaskuntza prozesu berri honek hezkuntzarako baliabide irekiak (REA) sortzera edota izatera bultzatzen gaitu. Honela proiektu batzuk sortzen dira, analisiarekin, ikerketarekin eta garapen estandarizatuarekin erlazionatuta daudenak, non eduki “modularrak”, moldagarriak, berriro erabiltzekoak, “interoperatzaileak” eta eroangarriak  izango direnak.



No hay comentarios:

Publicar un comentario