Hona hemen Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak Lehen Hezkuntzan ikasgairako sortu dugun blog-a. Ea gustuko duzuen!!!

domingo, 18 de diciembre de 2011

HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAK

Hezteko objektu digitalek erabiltzaileen ezaugarriak hartu behar dituzte kontutan, markatuta dituzten xedeak bete ahal izateko. Ezaugarri hauetako batzuk: ezaugarri psikosozialak; informazioaren beharra; erabilerarako eta sarrerarako testuinguruak; IKT-ei buruzko baliabideen erabilgarritasuna, trebetasunak, konpetentziak eta jarrerak; kode kulturala; preferentzia estetikoak eta aurrezagutzak.
Hona hemen hezteko objektu digitalak izan behar dituzte faktore tekniko, pedagogiko eta ergonomikoak:
Þ    Multimedia: Hezteko eduki digitalek erabiltzeko moduan dauden multimedia aukera guztiak aprobetxatu behar dituzte.
Þ    Elkarreragiletasuna: Produktu interaktiboek ikasleei informazioaren teknologietan trebatzea, prozesu orokor batetik eta metodologia espezifikoetatik ezagutza propioak sortzea, sortzearen, eraikitzearen eta organizatzearen gaitasuna...  bultzatzea eta erraztea dakar.
Þ    “Akzesibilitatea”: Edozein erabiltzaile sar daiteke hezteko eduki digitaletan, baita behar bereziak behar dituzten erabiltzaileek ere.
Þ    Malgutasuna: Hezteko eduki digitalak malguak izan behar dira, egitura batetik abiatuta helburuaren arabera edozeinek molda dezakeena.
Þ    “Modularitatea”: Edukien egitura eta funtzionalitateak antolaketa modular bati erantzun behar dio.
Þ    Moldagarritasuna eta berrerabilgarritasuna: ikaskuntza objektuak beste edozein egitura edota unitate didaktikoetan ere erabili daitezke, baita beste sistemetan ere, beti ere helburuak eta funtzionalitateak bat egiten badute.
Þ    “Interoperabilidad”:  Objektu digitalen edukiek aurkibide, etiketen irizpide eta kalitatezko katalogatze batzuekin egon behar dute.
Þ    “Portabilitatea”: Objektu digitalen edukiek paketatze sistema estandar bat jarraitu behar dute, edozein sistematan ibili ahal izateko.
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAK: DEFINIZIOA ETA ARKITEKTURA:
Hezteko objektu digitala (ODE), Hezteko material digitala (MED) edota Objektu didaktiko digitala (ODD) hezteko eduki digitala da, non bere helburua erabiltzaileenganako irakaskuntza prozesuan oinarritzen den.
Adibidez, objektu digital bat, metadatuak bildutako eta argibide hezigarriak dituen irudi bat izan daiteke, hau da ODE bat LOM-ES-en.
4 agregazio maila eta ODE motak:
Agregazio mailek ODE-aren funtzionalitatea eta egitura antolatu eta definitzen dute. Objektu digitala maila hauetan sailkatzeko hiru aldagarri hauek hartu behar dira kontutan: egitura (soinua, testua, irudiak, animazioak...), funtzionalitatea (irakaskuntza/ikaskuntzaren ikuspuntutik zer egitura osagai dituzten) eta gutxi gora beherako estaldura curriculum-arra (hezkuntza mailaren araberako eduki multzoa adierazten du).
Lehengo maila. Oinarrizko objektua (OB): mailarik baxuena dugu; argazkiak, bideoak, animazioa, musika, soinu efektuak, testu narratiboak, grafismoa...
Bigarren maila. Ikaskuntza objektua (OA): hurrengo maila da, non objektu bat lehengo mailako beste objektu batzuekin elkartzen den. Objektu hauek ikaskuntza aktibitateak ditu eta bakoitzaren ebaluazioa. Aukeran, mapa kontzeptualen eta aurrezagutzen ebaluazio sistemen erabilerak izaten dituzte.
Hirugarren maila. Sekuentzia didaktikoa (SD): bere egitura bigarren mailako objektu digitalen multzoen bitartez sortzen da eta batzuetan lehenengo mailakoak ere sar daitezke. Gutxi gora beherako curriculumaren estaldurak kurtso edo ziklo baterako balioko luke.
Laugarren maila. Formakuntza programa (PF): mailarik gorena da eta kurtso multzo batentzako da, baliabide hezigarri batekin batuta. 3. mailako objektuekin osatuta dago, hala ere, bigarrenekoak eta lehenekoak izan dezakete.









No hay comentarios:

Publicar un comentario